Gasteizek duen ospe
gastronomikoa ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Behin baino gehiagotan egon gara hirian eta
oraingo honetan ez dugu aukera pasatzen utzi nahi izan “Irlandes de Perretxikos”, “Cru cru de foie”
eta “Pintxuleta” bezalako gutiziak dastatzeko.
Zatozte gurekin
pintxo batzuk hartzera!
Varekai taldearen emanaldia,
Le Cirque du Soleil, izan da oraingo
honetan Gasteizera hurbiltzeko aitzakia; baina bide batez, bertako gastronomia hobeto
ezagutzeko eta pintxoaz gozatzeko aprobetxatu dugu. Hala ere, ez pentsa! Bertara
joan aurretik ikerketa-lan txiki bat egin dugu; izan ere, badakigu pintxoz
jatea ez dela merkea.Horregatik, hainbat tabernatara baino ez gara
joan, gure ustez, pintxoak zerbitzatzeko ezinbestez kontuan hartu beharreko
baldintza betetzen dutenetara:
“Pintxo beroak
zerbitzatzeko, mementoan prestatzea eta zerbitzatzea”.
Taberna apala baina
atsegina aldi berean. Sartu garen guztietan
menua jateko mahai txikiak lepo zeuden. Sona handiko “Silencio” izeneko pintxoa dastatzeko asmoz hurbildu ginen hara,
baina tamalez arratsaldeetan baino ez dute zerbitzatzen. Zorionez, une
horretan egin berria zuten “Guilda
Erkiaga” izeneko pintxoa dastatu ahal izan genuen.
Oso pintxo sofistikatua iruditu zitzaigun, baina benetan dastatu beharrekoa. Zaporeen kontrasteak, gazi-gozoa, mingotsa eta mina, denak nahasian. Hura zapore-festa!
"Gilda Erkiaga" |
Oso pintxo sofistikatua iruditu zitzaigun, baina benetan dastatu beharrekoa. Zaporeen kontrasteak, gazi-gozoa, mingotsa eta mina, denak nahasian. Hura zapore-festa!
Barran duten beste bi
pintxo ere hartu genituen: txipiroiez
betetako brick marisko saltsaz lagunduta eta galeper iztertxoak sagar purez lagunduta. Biak oso goxoak.
Taberna baino jatetxea da eta sarreran dituen mahaietan jatetxean zerbitzatzen dituen platerak eskaintzen ditu, baina pintxo modura. Agian horrexegatik hartu genituen pintxoak oso landuak eta zainduak ziren. Aurreko tabernarekin konparatuz askoz giro serioagoa zegoen, hala ere, oso gustura egon ginen, bikotearekin joateko leku paregabea da.
Han gomendatu zigutena
hartu genuen. Aurrena, marisko arroz saldatsua, lapikotxo batean zerbitzaturik gure urdailak
ederki bete zituen. Biren artean jateko dela esango genuke.
Marisko arroz saldatsua |
Ondoren, arrautza-gorringo
konfitatua patata, txorizo eta ogiaz lagunduta dastatu genuen. Kaiku galant
batean zerbitzatu ziguten eta koilarakadaka jatek ozen. Arrautza, patata eta
txorizo birutek estaltzen zuten eta koilara barruraino ongi sartu behar zen
osagai guztiak bildu eta gozatzeko.
Bi pintxoak ederrak izan ziren, zapore eta kantitateari begira.
Arrautza-gorringo konfitatua. |
Bi pintxoak ederrak izan ziren, zapore eta kantitateari begira.
TOLOÑO
Leku moderno eta zabala da eta barra pintxoz lepo dauka. Irudian ikusten duzuen pintxoa eskatu genuen.
"Irlandés de Perretxikos" |
Zer iruditzen? Ah! Ez
da pintxo bat? Kafe bat? Kafe irlandeasa! Bai, pintxo horren izena “Irlandés de Perretxiko” da eta hori
horrela da kafe mota horrekiko itxuran duen antzagatik, hain zuzen.
"Irlandes de Perretxikos" |
Denbora apur bat itxaron
behar izan dugu pintxoa epela zerbitzatzen dutelako.
Ontziaren hondoan
arrautza tenperatura baxuan egina eta gainetik ontto krema bat, horixe d agure irlandesa.
Eta bai, ogi xigortuaz lagunduta, badakizue arrautza dagoen lekuan ogirik ez dadila
falta.. Pintxo moñoño honek 2008ko Gasteizko
pintxo astea lehiaketan irabazi zuen, eta ez gaitu harritzen.
Bete-bete eginda
topatu genuen Saburdi taberna-jatetxea. Barra ederra dauka, pintxoz beteta ere,
baina haragi puska bat hartu nahi dugu, horregatik. Barrako pintxo hotza
aukeratzen dugu aurrena: sagarrez eta
foiez betetako oilasko bularra.
Bitartean, pintxo beroa eskatu dugu: “Pintxuleta”
Ez al duzue sinisten? Bada, existitzen da eta mundiala da. Txuleta erre 100gr haragi etxean egindako patata frijituaz lagundurik.Horra zer den Pintxuleta. Sagardotegietako txuleta bat gogora etorri zitzaidan…Uuum!!
foiez eta sagarraz betetako oilasko-bularra. |
Bitartean, pintxo beroa eskatu dugu: “Pintxuleta”
Ez al duzue sinisten? Bada, existitzen da eta mundiala da. Txuleta erre 100gr haragi etxean egindako patata frijituaz lagundurik.Horra zer den Pintxuleta. Sagardotegietako txuleta bat gogora etorri zitzaidan…Uuum!!
Pintxuleta |
Taberna- jatetxe- erretegi horretara behin baino gehiagotan joan gara eta beti eskatu dugu gauza bera: “arrautza frijitua”.
Arrautza frijitua |
Taberna horretan klasiko bat da eta beti hartzen dugu gustura. Mokado batean jateko pintxoa da, eta horrela egin ezean zikindu egingo zara, izan ere, patata eta hirugiharrez eginiko zakutxoan arrautza-gorringoa dago. Jakinaren gainean zaude. Ez dakigun zein teknika erabiltzen duten hori egiteko, baina zoratzen gaitu.
"Cru cru de foie gras" |
Bigarren pintxoa Sagartokin ezaguna da ere. “Cru cru de froie gras” izena du eta itxura xelebrea badu ere, izozki bat dirudi, mokadu goxua da. Foie eta franbuesa pipitaz osaturiko pintxo horrek kontrasteak eramaten ditu ahora.
Makailau tenpura |
Bukatzeko, Makailau tenpura hartu dugu, tipula, piper eta izokin-arrautzaz lagunduta.
Hala ere, pintxo
klasikoagoak nahiago baduzue Sagargokin bi har ditzakezue beldurrik gabe: patata tortilla eta bravas Sagartoki.
"Bravas Sagartoki" |
Kafea hartzeko, Fresa
y Chocolate kafetegira joan ginen. Ipuinetako kafetegia ematen du eta neguko
arratsalde hotz batean barruan eseri eta txokolate beroa hartzen bertan denbora
luze emango zenuke, seguru.
Baina, bertako tartak dira gure benetako arrazoia hara joateko. Gustuen arabera tarta bat edo beste eska dezakezue, lasai beti asmatuko duzue, ezin goxoagoak dira eta. Guztien artean gazta tarta eta Chocolatísima gomendatzen ditugu, Keniako kafe batekin lagunduta ez dute parekorik.
Eta galdetuko diguzue… Zer dute hango tartek hobeak izateko? Bada, bertako produktuak (kafeak, azukreak, tartak, pastak …) ekologikoak izateaz gain etxean eginak dira, horra Fresa y Chocolate kafetegiaren sekretua.
Baina, bertako tartak dira gure benetako arrazoia hara joateko. Gustuen arabera tarta bat edo beste eska dezakezue, lasai beti asmatuko duzue, ezin goxoagoak dira eta. Guztien artean gazta tarta eta Chocolatísima gomendatzen ditugu, Keniako kafe batekin lagunduta ez dute parekorik.
Eta galdetuko diguzue… Zer dute hango tartek hobeak izateko? Bada, bertako produktuak (kafeak, azukreak, tartak, pastak …) ekologikoak izateaz gain etxean eginak dira, horra Fresa y Chocolate kafetegiaren sekretua.
Seme-alabekin joaten bazarete arratsalde
batean ahaztezina izango da, guretzat izan zen bezalaxe.
BIDAIA PRESTATZEKO INFORMAZIOA:
Gasteizeko autokarabana gunea
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina