Badaramagu hainbat urte furgonetaz bidaiatzen eta,punta-puntako
bidaiariak izan gabe,badugu zalantzarik gabe furgonetaz edo autokarabanaz
bidaiatzearen inguruko iritzi bat guztiz osatuta.Post berri honetan,gaua
pasatzeko frogatu ditugun eraz,ezagutzen ditugun deskontu bereziaz eta baita
gai honi buruz egin ditugun hausnarketen inguruan hitz egingo dugu.Gau-pasa egingo al dugu?
Bidaia bat planifikatzen hasten garenean,urrutira nahiz etxetik gertu, gaua pasatzeko lekuen zerrenda eramatea komeni da.Izan ere, nahiz eta libre samar bidaiatu edota ibilbide itxi bat ez izan, gaua non pasako dugun pentsatuta eramateak ezusteko eta egoera desatsegin ugari aurreztuko dizkigu; hala nola: isunak jasotzea, furgonetarekin arriskutsuak diren lekuetan sartzea... Gainera, gaua non emango dugun jakinda eguneko bisita lasaiago egingo dugu, modu horretan ez garelako kezkaturik egongo gaueko kontuarekin.
Gu honez gero era guztietako egoeratatik pasa gara, esperientzia
liluragarrienetatik egoera katastrofikoenetara; horrexegatik, gaua pasatzeko eraz
hitz egin nahi dugu oraingo honetan.
Gaua pasatzeko modurik seguruena eta lasaiena da, baina abenturazaleontzat eskas samarra. Segurtasuna, zaindutako espazioak, lasai asko akanpatzeko
eta zerbitzuz hornituriko leku baten bila
bazabiltza(dutxak, denda, jatetxea…), furgonetaz gaua emateko era ezin aproposa da kanpina. Baina kontuz,
kanpinetan ostatu hartzeak bidaiaren presupuestoa dexente handituko du. Lasai,
horretarako dago Camping Car ACSI txartela.
Txartel horrekin behe denboraldian zehar, hau da uztailan eta
abuztuan izan ezik, ACSI elkarteko kanpinetan (3142 Europan osoan
zehar)preziorik onena lortuko dugu gaua pasatzeko. Txartelak eta bi
liburuxkek osatzen dute Camping car ACSI sistemak eskaintzen duen materiala.
Liburuxketan Europa osoan bazkidetuta dauden kanpinak eta euren inguruko
informazioa aurki ditzakegu.
ACSI txartela Kanpinetako harrera-bulegoan erakusterakoan
berehalako deskontua aplikatuko zaio gauari, izan ere, prezioak finkoak dira;
hau da, kanpinaren kategoriaren arabera 11€, 13€, 15€, 17€ edo 19€ ordainduko
dugu gaueko. Prezioak bi heldu, furgoneta edo autokaravana, txakur bat (onartua
bada)eta argindarra barne hartzen du.Haurrengatik aparte ordaindu behar izaten da,
baina badaude kanping “family friendly”,
haurren sinboloaz bereizten dira eta horietan 5 urte arteko 3 haur hartzen ditu
prezioak barne.
Gure esperientziaren arabera, ia segurtasun osoz esan dezakegu
gau bateko egonaldiak ACSI txartelaren prezioa (15€ urteko)justifikatzen duela.
Sistema honi akats txiki bat topatu diogu, ordea. Uztailan eta
abuztuan ez da baliogarria, kanpinaz gozatzeko aukera handiena ematen duten
hilabeteetan, hain juxtu. Baina ongi begiratzen badugu ez da horrela, izan ere,
kamping askotan uztaileko lehenengo astean eta abuztuko azkenekoan onartzen
dute, beraz aurreztu ahal izango dugu baita udako oporraldian ere.
FRANCE
PASSION, ESPAÑA DISCOVERY ETA FATTORE AMICO
France Passion sistemako harrera aparkalekua (Saint Emilion) |
Gaua pasatzeko formula hauek turismo ibiltariari ateak irekitzen
dizkio, jasangarriagoa eginez. Lehenengoari dagokionez, urtean 30€ren truke
txartela, ibilgailua identifikatzen duen eranskina eta furgoneta edo
autokarabanen turismo ibiltaria onartzen duten establezimenduen bilduma jasoko
ditugu etxean.
Nola erabili?
France Passion zigilupean ardogile, nekazari, artzai…topatuko ditugu. Prest agertzen
dira euren lur eremuetan gure ibilgailuak hartzeko, gaua pasatzeko.Gainera,
euren lurrak, negozioak edota produktuak erakustea, nola ekoizten duten eta dastaketak eskaintzea oso ohikoa da.Orokorrean, pertsonak harremanetan jartzeko modu bat da, baina zehazki ekoizleak eta bidaiariak zuzen lotzen duen turismo egiteko modu bat da.Gure ustez,gaua pasatzeko sistema honek jasangarriagoa eta giza harremetarako aproposagoa egiten du bidaia.
![]() |
Château "Jardin Remarcable" (Saint Emilion inguruko ardo ekoizle baten etxean). |
Gaua pasa ondoren ez ahaztu agurtzea, bisita ongi eta zuzen
bukatzeko modua da.
Ez gaude behartuta bertako produkturik erosteko, baina esan beharra dago
etxeko marmeladak, gaztak, botila ardoak…gure furgonetan beti ongietorriak izan
direla. Gainera,ekoizleari zuzen-zuzenean erosten diogu eta horrek berezi
egiten du.
"La Chèvre d'Andadure" gaztandegiari bisita ( Ardéche mendietako Parque Naturala). |
France Passion sistemarekin bizipen atsegin eta ederrak
izan ditugu beti.Espainian ere antzeko sistema martxan dago , España Discobery.
2007. urtean abian jarri zen eta gaur egun 160 ekoizle (ardogile, gaztagile,
jatetxe, sagardotegi…) biltzen ditu bere zigilupean. “Turismo
sano a bordo de autocaravanas” lelopean, urtetik urtera gero eta ekoile gehiago
bazkidetzea lortu duen empresa da, kanperren munduari keinu eta harrera polita
eginez.
Azkenik, ez dugu aipatu gabe utzi nahi Fattore Amico. Gaur egun 508 ekoizle
biltzen ditu eta aipatutako bi sistemen kidea da, baina Italian.
Gure uste apalean, bidaiatzeko modu honek, dena den
zigilupean, gure bidaiari balioerantsi bat ematen dio, jendearekiko zuzeneko
tratuak aberastu egiten gaitu eta bisitatu nahi dugun herrialdearen
errealitatea hobeto ulertarazten digu. Gainera, kalitatezko produktuak eta
ekoizleari zuzenean erosteko aukera ematen digu. Ezin hobeto!
Guztiz hornitutako furgoneta badugu eta han-hemenka ibiltzea
gustuko badugu, autokarabana gunea aukera ona da. Gune horiek bidaia egiteko
autokarabana batek behar dituen zerbitzuak eskaintzen ditu: ur zikinen
hustuketa, ur edangarriz gordailuak betetzea, aparkatzeko eta lo egiteko
espazioa eta zenbait kasutan baita dutxa
eta harrikoa egiteko hornidurak ere. Doanik izaten da askotan, gunea udalaren
menpe badago; bestetan, berriz, ezarritako prezio bat ordaintzen da (normalena
da kanpinetako prezioa ez gainditzea)kudeaketa pribatukoa bada. Aukera
honek ez du akanpatzea baimentzen, eta beraz, kanpinetako elementuak
(mahaia eta aulkiak, toldoa…)ezin dira zabaldu. Familia bidaiariontzat aukera
hau hankamotz geratzen da orduan. “Ez al ginateke hobe beste leku batean
egongo? Umeek korri eta jolas egiteko beste leku batean” Pentsatzen hasten gara…
Hala ere, onartu behar dugu autokarabana guneek lekua bertatik bertara
ezagutzeko aukera ematen digutela eta oso egokiak direla hiri handiak
bisitatzeko, kanping bat ordaindu gabe.
Autokarabana guneak topatzeko internet-atari ugari dago, besteak
beste:
Hala ere, guk furgonetako kaxoi batean paperezko argitalpen bat
eramatea gomendatzen dugu, badaezpada.
NON EROSI AIPATUTAKO PRODUKTUAK?
Produktu horien interneteko orrialdeetan eros daitezke
(ACSI, France Passion, España Discobery…).Guzti horiek, ordea, orrialde bakar
batean topa daitezke: Europa Stops. Enpresa horren bidez, erosketa errazagoa da eta
produktua azkarrago iritsiko da etxera.
PARK4NITGH ETA FURGOPERFEKTOAK
Sao Torpes hondartzako furgoperfektoa (Portugal) |
Park4 Nitgh mugikor, tablet eta baita hainbat
nabigatzaileentzako aplikazioa da. Aparkaleku multzo zabala , orokorrean egokiak
gaua pasatzeko,autokarabana eta kanperren zerbitzuak eskaintzen dituzte guneak,
hainbat kanping eta aisialdi-guneak biltzen ditu.
Guk tabletan kargaturik daramagu eta, topatu diogun desabantaila
bakarra aplikazioa erabiltzeko interneterako konexioa izateko beharra da. Aplikazio
honek aparkalekuen inguruko informazio zabala, argazkiak, aparkalekuetan
topatuko ditugun zerbitzuak (WC,ura…)eta erabiltzaileen azken iritziak biltzen
ditu. Orokorrean, gaua pasatzeko leku aproposak dira, hau da, gaua
pasatzeko eta goiz ateratzeko dira. Gure esperientziaren arabera (Suitzan zehar
ibilbide oso bat egina dugu horrelako aparkaleku mota erabiliz), fidagarriak dira neurri
handi batean.
Parking Park4 Night, Suitzako lekuren batean... |
Azkenik, zerrenda
luze honen bukaeran, furgoperfekto motako aparkalekuak aipatu nahi ditugu, gure
uste apalean, ezagutzen ditugun sistemen artean arriskutsuena, ongi erabili
ezean. Leku zoragarriak topa ditzakegu haien artean, baina furgoperfektoa
benetan egoera onean dagoen eta oraindik erabilgarri den jakiteko ikerketa lan
txiki bat egin beharko dugu abiatu aurretik. Horretarako, Furgoperfektoak
biltzen duen orrialdea bisitatzea eta erabiltzaileen azken iritzi eta
gomendioak irakurtzea gomendatzen dugu:
http://www.furgovw.org/mapa_furgoperfecto/
![]() |
Porto Covoko furgoperfektoa, Portugal. |
Argi dago, bidaia motaren arabera, aurrekontua, familia-egoera edo ditugun planak edo abentura gogoen arabera gaua pasatzeko sistema bat edo beste bat aukeratuko dugula. Post honekin gaia argitu nahi izan dugu, beti gure ikuspuntutik eta esperientzia zabal eta pertsonaletan oinarriturik, besterik ez. Espero dugu zalantzak zeuzkaten Kanper erabiltzaileentzat baliagarria izatea eta hain ezagunak eta zabalduak ez dauden gaua pasatzeko sistemak ezagutaraztea eman izana.
Guk gure aldetik jarraituko dugu ikertzen eta probatzen, bidaiatuz
eta biziz, biziz eta bidaiatuz.
Bidaia on bat izan!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina