Gurean astebururo irteerak egitea ohikoa da. Nora
joango gara hurrengoan?- Galdetzen du askotan txikiak- “Itsasoaren Hiria” ezagutzera joango gara- Horra gure erantzuna.-Eta zer da hori?- Esan du jarraian- Zatoz! Zatoz eta ikusi!
Biarritzek itsasoarekin
eta surfarekin betidanik izan du harreman zuzena,horregatik, leku ezin hobea
topatu du bertan Steven Holl arkitektoak bere Cité de L´ocean ezartzeko. Eraikin
berak uhin bat irudikatu nahi du, eta kanpoko aldean, surf kirola praktikatzen den munduko hainbat txokotako
informazio panelak daude erakusketa eder bat osatuz. Beraz, bisita hortik
hastea gomendatzen dugu. Paseatu panel hauen artean eta deskubri itzazue munduko
bazterrik ederrenak surf egiteko; haien artean Mundaka topatuko dugu, bai
noski!
BAINA, ZER DA LA CITÉ DE
l´OCEAN?
Itsasoa ezagutzera emateko helburua duen espazio zientifiko bat
da. Horretarako, txoko ezberdinetan eta elkarrekintzaren bidez bisitariak itsasoaren
sekretuak deskubritu beharko ditu:Nola sortzen dira uhinak? Hemen izango al ginateke itsasorik
gabe?
Noizbait existitu al zen Atlantida hiria?...
Sartu eta bigarren solairuan, jatetxe, denda eta sarrerak
erosteko lehiatila daude, beraz, eskailerak jaitsi beharko ditugu museoaren
barrena ibiltzeko.Lehenengo solairuan surf birtuala egiteko lekua dago, baina
horretaz ezin dugu ezer kontatu guk bisitatu genuen egunean martxan ez zegoen
eta.Horretaz gain, Auditoriuma dago,
bertan eskaintzen zuten ABYSSES 3D
teknika erabiliz egindako filma.Gure itsasoko lekurik hondoenetan bizi diren
animalien inguruan kontatzen digu. Hamahiru minutu inguru irauten du, eta
itzela da!
Museo zabala topatzen den gunera iristeko beste eskailera ilara
jaitsi beharko dugu.Itsasoaren sekretuak
deskubritzeko(14), Platonek
Atlantidari buruz hitz egingo digu eta Estatu Batuetako aire kontroladore batek
Bermudetako hirukiari buruz, besteak beste.
Itsasoaren sekretuak kontatzen dizkiguten pertsonaiak (14) |
Bale eta zetazeoen
bizitza eta ohiturei buruz
ezagutzeko (5) bale karkaxa berezi
horren barrura joan beharko dugu, eseri eta adi-adi entzun!
Balearen karkaxa (5) |
Itsaso mota desberdinak
ezagutzeko (11)
putzu interaktibo haietara hurbildu beharko dugu eta oina putzua zapalduz informazioa aukeratuko dugu.Putzu hauetan, itsaso mota ezberdinei
buruz eta haien landaretza zein bizitza komunitateen inguruan kontatzen da.Bai,
itsasoak bizitza maila guztietan dauka!
Itsasoan bizitza sortu
zen. Handik nola irten zen lurrera azaltzen zaigu gune honetan(5) . Irudiak eta azalpenei jarraitzea
zaila egingo zaie txikienei.
Azkenik, ez atera museo honetatik “Le
bathyscaphe”(3) (batiskafoa)bisitatu gabe. Urperontzi batean sartu eta itsas
hondoetan murgilduko gara abentura ikaragarriak bizitzeko 3D film laburra
honetan. Nork ez ditu itsas izarrak eskuetan izan nahi?
Egun pasa egiteko plage
La Milady paregabea da. Surfeatzeko,
kometak hegan eginarazteko, bainatzeko edo eguzkitan patxada ederrean egoteko hondartza
ezin hobea.
Hondartzaz aspertuta? Umeak kanpoan dagoen parke erraldoira
eraman itzazue, buruari eragin ondoren gorputza astintzeko!
La Milady hondartzako parkea |
Itsaszale guztientzat ezinbesteko bisita da eta ume zein
helduentzat ezin interesgarriagoa.Ongi ibili!
BIDAIA- ARGIBIDEAK:
http://www.citedelocean.com/eu/
kanper eta autokarabana gunea: http://www.airecampingcar.com/aire_camping_car_gps.php/607-Biarritz
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina