Literatura atsegin duzu? Bidaiatzea atsegin duzu? Kronika honetan biak elkartu ditugu, Baztan ezagutzera irten gara Amaia Salazar inspektorearen eskutik, Baztango trilogiararen pertsonaia nagusia. Trilogia Zaindari ikusezina, Hezurren ondarea eta Ekaitzari eskaintza liburuek osatzen dute, Dolores Redondo idazle donostiarrak idatzi du eta eleberri beltzaren generokoa da.Irakurri baduzu ez izan zalantza izpirik, hau da zuretzako kronika!
Hiru eleberriak girotzen dira Elizondo eta honen inguruan
dauden herrixketan: Elbete, Lekaroz, Arizkun… Horregatik, gure bidaiaren xede
nagusia Elizondo, trilogiaren eskenatoki nagusia, ezagutzea izan da.
Baztan Nafarroa Garaiko udalerri eta bailara bat da. Udalerria hamabost herriz osaturik badago ere,Baztango herri nagusia Elizondo da, bertan biltzen baitira zerbitzu nagusiak.
Elizondoko udaletxearen fatxadan dagoen armarria. |
Hiru liburuak irakurri ondoren bertako literatur bisita gidatuetan parte hartzea erabaki genuen, horretarako internet bidez hartu genuen txanda hurrengo helbidean: http://www.elguardianinvisible.com/ Bisita Elizondo herrian zehar ibiliz,trilogiaren eskenatoki nagusiak deskubritzean datza.
BISITA GIDATUA
Udaletxe aurreko plazatik, herriko plazatik, abiatu zen bisita gidatua.Baztango udaletxea XVII. mendeko eraikina da eta bertan Baztango Batzar Nagusia(Baztan gobernatzen duen erakundea) bildu ohi da Erdi Aroaz geroztik.
Elizondoko udaletxea |
Udaletxearen fatxadaren aurrean Botilarria dago, Laxoa, Euskal pelota motarik zaharrena, jokatzeko erabiltzen zen harria.
Amaia Salazar inspektorea bertatik pasatzereakoan eskua pausatzen zuen harri horretan, ferekatuz, sinismen zaharren arabera harriak indarra ematen du. Batek daki!
Botilarri |
Jaime Urrutia kaleari jarraituz Arizkunenea jauregia topatzen dugu, gaur egun kultur etxea.Bitxia da, baina karrika horretako etxe gehienak jauregiak dira.
Arizkunenea jauregia |
Urrats batzuk aurrerago Seroraenea topatzen dugu. Bertako atean plaka batek erakusten du 1913. urteko ekainaren 2ko uholdeek lortu zuten maila, Baztan ibaia atera zenean.Uholde haien ondorioz eliz zaharra suntsitu behar izan zuten (Arizkunenearen parean kokatuta zegoen)
Segidan Ospitalenea dago. Erdi aroan ospitalea izandako eraikina da, horren funtzio nagusia Donejakue bidea egiten zuten erromesei aterpe ematea eta artatze lanak egitea zen.
Santiago kalea zeharkatu eta Elizondoko elizara joan gara. Eleberriko erahildakoen hil eta elizkizunak eliz honetan girotuak dira.
Elizondoko elizaren barrukaldea. |
Hilerriko ate gainean dagoen buru-hezurra. |
Kanposantuan, bat-batean arrakasta eta ospea lortu duen hilobiraino zuzendu ditugu gure urratsak. Arbizu familiaren hilobia inspiratu zuena, aurpegi goibela eta begi are tristeagoak dituen aingeruarena.Gaur egun facebookeko hamaika perfiletan ikus daitekeen irudia.
Eleberrian, Ane Arbizuren hilobia inspiratu zuena. |
Hilerritik gertu Etxaideko errota bisitatu dugu. Ez da eleberrian agertzen, baina Baztango leku xarmangarri horietako bat da. Udaran taloak prestatzen dituzte eta kanpoan dituzten mahaietan jan daitezke patxada ederrean.Etxaideko errotak, Inpernuko errotak eta Amaiurko errotak Baztan aldean bisita daitezkeen errota multzoa osatzen dute.
Etxaideko errota |
Herrira itzuli eta Malkorra gozodendara sartu gara. Bertako txatxingorriak eta “urrakin egina” txokolatea dastatu dugu eta… Nola ez ba, baita erosi ere!
Txatxingorriak neskatoen aluen gainean hilltzaileak uzten zituen pasteltxo edo opilak dira.
Txatingorriak eta "urrakin egina" txokolatea. |
Jarraitu dugu eleberrian hainbeste eta hainbestetan
aipatzen den zubiraino, Muniartea zubia.Bertatik lortzen dira Baztan (Bidasoa) ibaiaren ikusmirarik ederrenak.
Eleberrian, Amaiak hamaika alditan zeharkatuko duen zubia.
Muniarte zubia zeharkatu eta berehala topatzen dugu
Txokoto taberna. Bertako ogitartekoak mundialak dira.
Jarraian eta elkarren ondoan Antxitonea trinketea
topatzen dugu.Braulio Iriarte kalean gaude, edo Antzinean esaten zionten bezala "Eguzkialde" karrikan.
trinketea eta taberna lotzen duen atea. |
Trinketea |
Braulio Iriarte kalean gora Salazar familiaren
obradorea inspiratu zuen etxeraino iristen gara. Bertatik ere Baztan ibairen
ikusmira ederra dago.
Leku horretan markatuta geratzen da betiko amaiaren bizitza, ama bera protagonista hiltzen saiatzen denean.
Baztango eraikin eredua da, Bertako harrobietatik ateratzen den harri gorrixkaz eraikia.
Txarrenea (izeba Engraxiren etxea)Harrian grabatutako irudiak. |
ELBETE
Elizondori atxekita dago Elbete, oso herri txikia. Bertako
eliza eta labaderoak bisitatzea merezi du.
Elbeteko eliza |
Elizari atxekita dagoen serora-etxea edo apaiz-etxea. |
ARRAIOZ
Elbetetik Arraiozera doan N 121B errepideari jarraituz Jauregizarrea dorretxea
bisitatu dugu, kanpotik.
Dorretxe horren jauna Juan Ursua zen, 1641ean. Bertan
Amaiurko gazteluaren atea dagoela uste da. Izan ere, gaztelarrek Amaiurko
gaztelua hustu ondoren,Jauregizarreko jaunari laguntza emateagatik ordain gisa
eman omen zioten.
Trilogian, Ursua familiaren jauregia aipatzen da, ez
dakigu honi erreferentzia eginez edo, gu honantz ekarri gaitu jakin minak.
Jauregizarrea, erdi aroko euskal dorretxe eredu interesgarria. |
ERRATZU
Erratzuko Gorostapolo auzoan Baztan(Bidasoa)
ibaiaren sorburua dago. Badakigu zein paper garrantzitsu jokatzen duen ibaiak
euskal mitologian, eta horregatik eleberrian berta. Ibaiaren inguruan gertatzen
dira amarru, misterio, hilketa guztiak. Horrek esigitzen du txango txiki bat
Xorroxin urjauzia ikusteko.
Xorroxin urjauzirako bidea. |
INFERNUKO ERROTA
Ez dugu Baztanetik alde egin nahi izan ordea, Basajaunaren
basoa ikusi gabe…Eta Basajauna ikusi ez bagenuen ere, basoa ezin ederragoa dela
baiezta dezakegu.
Elbetetik Otsondo aldera doan N-121b errepidea hartu
behar da eta Otsondora iritsi baino lehen hori utzi NA-4453 hartzeko. Etxebertzekobordaraino iritsiko gara bide hori hatuta. Lekuak duen frontoian edo aparkatu daiteke, baina 6m baino
luzeagoak diren autokarabanentzat ez da aproposa.
Etxebertzeko borda. |
Ibaiari jarraituz, ehunka urtetako gaztain eta haritzez
osatutako basoan zehar jarraitu beharko dugu urjauzi baten gainean zintzilik dagoen
errota harrigarria topatu arte, Infernuko errota.
Hauek dira benetan Basajaunaren basoak, basatiak,
misteriotsuak… Bertan oraindik Naturaren legeak agintzen du.
AINHOA
Baina ez gintuen hemen gure jakin-minak abandonatu;
izan ere, trilogiaren azken liburuan, “Ekaitzari eskaintza” liburuan, Ainhoa
herria agertzen da eszenatoki nagusi gisa. Muga zeharkatu eta hantxe ginen
aitaren batean.
Ainhoa herriko kale nagusia. |
Trilogian, kale horiek zeharkatu behar ditu Amaia Salazar inspektoreak behin eta berriro, gertatzen ari diren ume jaioberrien hilketen harira.
Fatxada ederrak |
Hona hemen Ainhoako eliza eta hilerria. Bertan gertatzen da
azken liburuaren ekintzarik handiena.
Ainhoako hilerriko estelak. |
INFORMAZIOA:
BAZTANGO TRILOGIA: BISITA GIDATUAK
http://www.elguardianinvisible.com/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina