Aurten, luma eta distiren inauterietatik ihesiz Pirinio aldera abiatu gara eta Bielsako inauteri sonatuak ikustera hurbildu gara. Han ezagutu ditugu antzinako giza-pentsamolde, sinesmen eta bizimoduarekin bat egiten duen festa bat; horiek dira bestelako inauteriak,
horiek piztien inauteriak dira. Ezagutzen al dituzu?
1. EGUNA
Sorrosal urjauzia eta Bielsako inauteri festa.
Gaua Jacako furgoperfektoaren inguruan pasa ondoren, Brotoko urjauzia ezagutzera hurbildu ginen. Ibaiaren ertzari jarraituz, 700m inguruko paseo laburra egin eta gero itzelezko urjauziaren aurrean ginen.
Brotoko zubi zaharra. |
Bertako ahuntzak. |
Urjauzirako bidea. |
Sorrosal urjauzia izen bereko sakanean kokatuta dago eta
Ara ibaiaren ibaiadarra da; Broto herritik oso gertu kokatzen da eta bost
minutuko ibiladi laburrak ikuspegi ezin ederragoa eskaintzen du. Ausartak
bazarete eta gogoko baduzue, urjauziaren goiko zatira igotzen den via ferrata zai duzue.
Brotoko urjauzi dotorea. |
Bidea laburra baina ibiltzeko
zailtasunez beteta. Lurra izoztuta zegoen eta irrist egiteko beldurrez aurrera
egin behar zen. Ume txikientzat ez zen oso egokia, baina gure semeak egin zuen
eta hara joanako beste familia batzuren umeek ere egiteko gai izan
ziren.
Broto herriko ikuspegia. |
Broto herri atsegina da, baina ez
dauka, urjauziaz gain, ikusteko interesgune berezirik. Hala ere, haren kale artean kuxkuxeatu
eta bertatik ur-jauziaren ikusmiraz gozatu genuen.
Broto herritik urjauziaren ikuspegia. |
Pirinioetako herri hustua. |
Hartza katez loturik. |
Negua pasa ondoren, hartza(onso
aragoieraz) gordelekutik irteten da udaberria laster iritsiko dela iragartzeko. Natura
eta basatia den ororen sinboloa da.Ipuin eta kondairetan gertatu ohi den
bezala,ezin dugu ahaztu hartza Pirinioetako herrietan sortu duen ikara,horregatik,inauterietako
pertsonaia bilakatu da.
Herriko gazteek hartzaren rola hartzen dute,domadorearen kolpe eta
bultzadek baino otzanduko ez duten hartz basati eta ikaragarria.
Domadorea hartza kolpatzen |
Tranga joareak astinduz. |
Tranga kaleetan zehar. |
Madamak herriko neska ezkongaiek antzeztu ohi dituzte. Purutasun eta garbitasunaren sinbolo dira. Lazoz apaindutako eta koloretako xingolaz hornitutako gonaz jantzita ateratzen dira.
Madama dantzan. |
Bertako Kondaira baten arabera, behin batean Pirinioetako hartza haren haitzulotik atera zen, baina norabidea galduta ibili zen harik eta ilargi betearen argiak haitzulorako bidea erakutsi arte. Modu horretan, hartzak udaberriaren etorrera berrogei egunez atzeratzea lortu zuen.
2. EGUNA
Ainsa, erdi aroko herrixka.
Gazteluaren atzeko aldean dagoen aparkaleku handian utzi genuen
furgoneta eta, garai batean zubi altxagarria zena zeharkatu genuen gazteluko
patio zabalera iristeko. Harresietara igo baino lehen almadia bat ikusi genuen,
ume guztiek ibili nahi zuten han, gurea ere bai. Harresietatik dagoen ikusmira zoragarria
da.
Almadia jolasgune bihurturik. |
Ainsaren ikusmira harresietatik. |
Gazteluko patio |
Ainsako plaza nagusia |
Plazako txoko bat. |
Plazako herri atxekiak. |
Tximiniek, txoko xarmangarriek eta baita hodiek irudikatzen zituzten gargolek liluratu gintuzten.
Kalean gora, kalean behera.
Begirategi moduko batetik argazki bailararen gaineko argazki
zoragarri hauek atera genituen.
|
Ainsa herria oso atsegina da, kale artean galdu zaitezke lasaitasun osoz eta Pirinioetako herri arkitekturaz gozatu, baina ez saiatu kafe bat terraza zoragarri horietan hartzen, karibetako txiringito batean lehenago lortuko duzu hori!
Ainsatik 3 kilometrora Camping Peña Montañesa dago. Oso
kanping atsegina iruditu zitzaigun, eta Bielsako inauteri festa ikusi ondoren,
igerileku klimatizatuan eta jakuzzietan arratsaldearen azken orduak patxadan
ematea sekulakoa izan zen.
Jacako furgoperfektoa
Ainsako informazioa deskargatzeko hemen
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina