ERDI AROKO ALMENDRA
Gasteizko alde zaharra muino baten
gainean kokatzen da, eta bere forma obalatuarengatik horrela deitua izan da.
Haren inguruan biltzen diren kale zein eraikinek Erdi Aroko izen eta nortasuna
mantentzen dituzte, hala nola: lanbideak aipatzen dituzten - hedegile,
aiztogile, Errementari- kaleak, Machete edo Aihotz plaza, Portaloia…
Kanperra Autokarabanen gunean
aparkaturik utzi ondoren, tranbia hartu genuen handik oso gertu pasatzen zelako.
Forondako atean hartu genuen eta Legebiltzarra geltokian jaitsi
ginen zentrora iristeko.
ANDRE MARIA ZURIAREN PLAZA
Iritsi bezain pronto eta Andre Mari
Zuriaren Plazara sartu aurretik, Agustin Ibarrolaren “La mirada” eskulturarekin
topo egin genuen. Gasteiztarrek “Alua” ezizenez bataiatu dute. Ez dute gehiegi
maite, ezta?
Agustin Ibarrolaren "La Mirada" eta gure kameraren begirada. |
Ezin ederragoa iruditu zitzaigun Andre Maria Zuriaren plaza, baina gehien gustatu zitzaiguna miradore txuriz betetako etxeak izan ziren.
Andre Mari Zuriaren Plaza, Gasteiz hiriaren bihotza. |
Andre Maria Zuriaren plaza hiriaren bihotza da; plaza nagusia izateaz gain, Alde Zaharra eta Zabalguneko kale askoren elkargunea da, eta baita gasteiztar askoren topalekua ere.
Andre Maria Zuriaren Plaza eraberritu aurretik.
|
Andre Maria Zuriaren Plaza gaur egun. |
Plazaren goialdean, San Migel eliza gotikoa abuztuaren 4a noiz
iritsiko zain dago, orduan, haren dorrearen goialdetik Zeledon (Gasteiko jaietako pertsonaia nagusia) jaitsiko
baita festari hasiera emanez.
Angel Benito Gaztañagaren Zeledon irudia, 2005. urtekoa. |
Elizaren
eraikuntza hainbat garaitakoa da, baina haren zatirik handiena gotikoa da, XIV.mendearen
bukaerako eta XV. Mendearen hasierakoa. Zati horretatik, lehenengo tarteko
bermeak eta ate nagusi moztua gelditzen dira. «Euskal gotikoa » izeneko estilotik (XV. mendea) habe borobilak,
koilare-kapitelak, gangak eta «Puerta del Solar» izenekoa gelditzen dira.
Eliza-ataria |
Gangak gurutze motakoak dira. |
Hamaiketako
bikaina egiteko Sagartoki tabernako pintxoak dastatzera joan ginen. Taberna
jendez lepo zegoen, eta gehien eskatzen zen pintxoa “Arrautza frijitua” zen. Guk
ere horrelakoa eta txakolin pare bat eskatu genituen. Topa!
Sagartoki taberna: "arrautza frijitua" pintxoa
|
Baina, pintxoak gustuko badituzu, zatoz gurekin pintxo batzuk hartzera eta ezagutu gure pintxo ibilbidea HEMEN.
Bazkaltzeko Virgen Blanca
taberna-jatetxera hurbildu ginen. Kantitate handiko eta mimoz egindako platerak iruditu
zitzaizkigun. Pena da, baina izan zuen akats bakarra izan zen kafea barran
hartu behar zela. Jende asko zegoen nor altxatuko zain.
Ketuen entsalada epela, gomendagarria oso. |
Siesta derrigorrez. |
AIHOTZ PLAZA (PLAZA DEL MACHETE)
Aihotz plazan |
Antzinean, plaza horretan “Merkado
del Ala” izeneko merkatua egiten zen non ekintzarik nagusiena abelgorrien
salerosketa zen;horregatik, Idien plaza
edo “Plaza de los bueyes” izenarekin ere ezaguna izan da.Hala ere, XVIII. mendetik
aurrera Aihotz plaza izena jaso zuen. Zergatik,ordea? Dirudienez, herriko
prokuradore nagusiak bere kargua zin egiten zuen jendaurrean eta aihotz baten
gainean, eta zin egindakoa ez bazuen betetzen aihotzak burua moztuko zion.
Ibilbideari jarraituz, Gasteizeko
gaztetxearen aurretik igaro ginen. Gasteizeko Alde Zaharrean kokaturik
dago eta Gazte Asanbladak
kudeatzen du.
Gasteizeko Gaztetxea, eraikuntza ederra. |
1988an sortu zen eta harrezkero leku berean jarraitzen du.
Gehiago jakin nahi baduzu:
http://www.gasteizkogaztetxea.org/
Ondoren, jolasteko tartea izan zen...Parkeetan, iturrietan...
PORTALOIA (El portalón)
XV. mendean
egindako etxe bat da, salerosleen ostatu eta salgaien gordailu izateko eraikia. Gasteizeko Alde Zaharrean, Buruileria plazaren ondoan eta Hedegile kalean
kokatzen da.
1950eko
hamarkada arte, haritz-zuraz egindako atetzar handia (hortik datorkio etxeari
izena) zabalik izaten zuen, salerosleek gurdiak sar zitzaten; horrela, salgaiak
lapurtzea edo hondatzea saihesten zuten.
Portaloia, Hedegile kalean. |
Erdi Aroko ohiko etxe baten tankera du: zurezko egitura du, hormak, berriz, adreiluzkoak dira.(tarteka, adobea ere erabiltzen zuten).
Urteen poderioz, etxea oso kaltetuta geratu zen eta 1950. Urtean Gasteizko Aurrezki Kutxak erosi eta gero zaharberritu zuen. Geroztik, El Portalón jatetxearen egoitza da, eta egun, Vital Kutxa (Gasteizko Aurrezki Kutxaren ondorengoa) da bere jabea.
Portaloiaren egurrezko atetzarra. |
HURTADO DE ANDATARREN DORREA
Gasteizko
Santa Maria katedralaren alboan dago, XV. mendean eraiki zen, eta beraz, Gasteiz
hiriak gordetzen duen eraikin zaharrenetako bat da. Neurri handiak dituen gotiko
estiloko eraikina da. Behealdeak itxura ertsia du eta harlanduz egina dago;
goialdea aldiz, egur eta adreiluz egina dago.
1981.urtean
zaharberritu zuten eta 1984ean Arabako Kultura Ondasuna izendatu
zuten. Gaur egun, pribatua da eta jendeari itxita dago.
Los Hurtado de Andatarren dorretxea, goiko aldea.
|
HORMA-IRUDIEN
IBILBIDEA
Erdi Aroko
Almendrak, ordea, ez du antzinean baraturik geratu nahi, horregatik, gizarte-berrikuntza
hau bere egin du: arte-zaleek(artista, arte-ikasleak, brotxaren brigadak eta
bizilagunak…)fatxada eta hormak margotzen dituzte. Modu horretan, Horma-irudien
ibilbide artistikoa sortu da eta berezko Nazioarteko-proiekzioa duela.
Burbuileria plazako "Denboraren harira" horma-irudia.Begiak ondo ireki eta berreskuratu diren horma zaharrei erreparatu! |
|
Horma- irudiak hirian zehar nola banatzen
diren jakiteko hurrengo estekan
klikatu: Horma-irudien mapa
SANTA MARIA KATEDRALAREN TRASTELEKUA
Katedrala aldamioz inguraturik. |
Zirrikitu batetik kameraren objektiboa
sartzen dugunean horrelako gauzak topatatzen ditugu!
Estilo
gotikoa dauka eta XIV. mendean eraiki zen 1181. Urteko gaztelu-elizaren
gainean.Betidanik izan ditu haren oinarrietan arazoak, hasieratik gaizki eraikita dago eta.Gaur egun katedralen artean bitxikeri bat da, izan ere, "lanengatik irekita" haren leloa da("Abierto por obras"). Konponketa lanak aprobetxatuz bisitariei ibilbide gidatuak egiten zaizkie, modu horretan, katedralaren barrunbeak ere ikusminez behatzeko.
SANTA MARIA KATEDRALAREN BISITA GIDATUA
Bisita hasi aurretik kaskoa jantzi
egin behar da, arriskuaz baino garbitasunez.
Gure semeari kaskoa handiegia geratzen zitzaion.
|
Aurrena, bideo labur batean azaltzen da katedralaren historia.
Bidea estutzen hasten da. |
Katedralaren oinarria erakustsi
ziguten eta hantxe eman ziguten gaizki eraikia egotearen azalpen teknikoa.
Katedralaren barruko aldera pasa
ginenean hormetako pitzadurak erakutsi zizkiguten.
Jarraian, aldarea eta
katedralaren ganga.
Katedralaren ganga. |
Katedralaren aldarea. |
Eskaileretatik gora
katedralaren dorreraino igo ginen, kanpotik, hiriaren ikusmira izateko.
Harrizko eskailera eta pareten artean igo ginen.
|
Hainbat unetan pasabideak ikaragarri estutzen ziren.
|
Katedral
honen kokapena, ez da kasualitate hutsa, izan ere, muinoaren goi-goian
dago eta inguruko lurrak haren begiradapean geratzen dira. Bertatik, Euskadiko hiru probintzietako mendiak ikusten direlako.
Burbuileria plaza eta Ken Folleten irudia katedralaren oinetan.
|
Barrura itzuli ginen
Triforioan zehar ibilbideari jarraitzeko. Triforioa katedralaren barnealdea
inguratzen duen galeria da, alboko nabeetako arkuen gainean.
Triforioaren ikuspegia. |
Triforioaren arkuen artean. |
Organoa triforiotik ikusita. |
Baina inperfekzioan ere
perfekzioa dago, bestela, beha iezaiozue katedraleko lanparei!
Itzulbidea hasi eta laster topatu
genuen hiriko ate zahar bat.
Carnicería kantoian, beste horma-irudi bat eta Doña Otxanda dorrea (Natur
zientzien museoa) urrutian.
Hiriak xarma handiko txokoak dituela ukaezina da.
Zergatik ditu hiriak bi izen?
Ez genuen Gasteiztik alde egin nahi izenaren misterioa argitu
gabe.Gasteiz gaur egun Erdi Aroko Almendra osatzen duen muno txikian kokatzen
zen herrixkaren izena zen. Vitoria Nafarroako Errege Antso VI Jakitunak hiri
titulua eman zion Vitoria izena txertatuz, horrela, gaur egun Vitoria-Gasteiz
da.
Green capital izendapena (2012) irudikatzen duen irudia. |
Bidaia antolatzeko informazioa:
Autokarabana gunea Gasteizen:
Foro furgovw
Areasac
Informazio turistikoa
Santa Maria katedralaren informazioa:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina