2014/11/25

LANDETATIK BIARNORA


Asteburu honetan,  Biarnoko lurrak ezagutzera joan gara, eta ez da bidaia makala izan. Espero genuena baino dexente harrigarriagoa izan da bisita. Biarnoko lurrak Nafarroako Erresumaren mende egon ziren aitzinean,eta beraz, euskal kulturaren aztarna ugari dago oraindik; haren lekuko dira, adibidez: oraindik etxeetako fatxadetan gordetzen diren euskal sinboloak(lauburua, Nafarroako kateak…), eta baita hilerrietan lurperatutako familia-izenak ere.




BIARNORI BURUZ:
KOKAPENA
Gaskoiniako eskualde historikoa da (Okzitania). Gaur egun, Akitania eskualdea eta Pirinio Atlantikoak departamendua(Frantzia)osatzen du Ipar Euskal Herriarekin batera. 








Biarnoko bandera eta armarriaren irudia.





HIZKUNTZA
Biarno historia idatzian sartu zenean (K.a.I. mendean), Euskara edo haren familiako hizkuntza bat omen zen bertako hizkera. Horretarako, frogarik ez bada ere, euskarak argi ditzakeen toponimo asko daude Biarno osoan. Erromanizazioaren ondorioz, ordea, familia erromanikoaren barnekotzat hartzen den dialekto berezi bat sortu zen, bertan eta aldameneko herri batzuetan: gaskoia. Biarnera, Bearnoko mintzaira, gaskoiaren dialekto bat da. Euskara ez bezala, azkar sartu zen biarnera literaturan eta hizkuntza idatzian eta  Nafarroako Gortean  presentzia handia izatera iritsi zen maila idatzi zein ahozkoan; izan ere, Nafarroa nahiz Biarnoko Foruak biarneraz idatzi ziren. Frantziako iraultza arte hizkuntza ofiziala izan zen. Gaur egun, ordea, hezkuntza eta kultura bide guztietatik kanpora geratu da, eta landan baizik ez da erabiltzen. Zuberoako muga-herrietan, euskara-biarnera elebidun asko izan da aspaldidanik eta Bearno barneko bi herritan hitz egiten da euskaraz, baina, hizkuntzei dagokienez, frantsesa da bertan nagusia eta ofiziala.
AZAROAK 21, OSTIRALA
LABASTIDE DE CLAIRANCE: NAFAR BASTIDA


Gauerako iritsi ginen Labastide de Clairance herrira eta bertan dagoen autokarabana gunean aparkatu genuen . Udal-igerilekuen atzeko aldean eta parke eder honen atean kokatuta dago. Ez dauka zerbitzurik baina lo egiteko ezin lasaiagoa da.

Labastide de Clairance-ko autokarabana gunea: PORTU-ZUBIA

 
HISTORIA APUR BAT
Harrigarria badirudi ere, autokarabanen atseden-lekua portu bat zen lehen, salerosketarako portu bat, hain zuzen ere. XIV. mendearen hasieran Luis Lehenak sortu zuen portua, eta ondorioz, baita nafar bastida ere: Labastide de Clairance. Garai hartan, Aran ibaiak ur emari handiagoa zen eta haren uraz baliatzen ziren salerosgaiez kargatutako itsasontzi txikietan Baionarako joan-etorriak egiteko. Gaur egun, ordea, ez zaigu portu horren aztarnarik geratzen, aparkatuta gauden lekuaren izena baino ez: Portu-Zubia

AZAROAK 22, LARUNBATA
Goiz-goizetik herrian zehar ibilalditxo bat egiteko gogoa dugu.

Labastide de Clairance-ko plaza nagusia






Badago bertako ekoizleen produktuak non erosi



Ipar Euskal Herriko koloretako leiho zoragarriak

Aita-semea plazako edertasunaz gozatzen.



Euskal abizenak etxeetako fatxadetan agerikoak dira.






Herriko artisauak


Kafe edota mokadua non hartu ez zaigu falta.


Plaza xarmangarria

Elizaraino garamatzan kalea, ederra benetan.

Bastidako Andre Dena Maria eliza
1315ean Iruñeako apezpikuak eraikiarazi zuen, herriko harrizko eraikin bakarra zelarik.





Euskal Herrian dagoen bereizgarri bakarra: kalostren inguruetan,aterpe azpian duen hilerria, hau da, herriko
lehen kanposantuan.





Hasieran Bastidako familia guztientzat erabilgarria zen, aberats zein txiro; gaur egun, ordea,hasierako familia haien ondorengoentzat baino ez.



Argi eta garbi ikus daiteke familia euskaldunak zirela: Iribarne; baita hauen etxearen izena ere: Goienetxe

 

Eraikinaren barnea Euskal Herriko adibide ederra da, zurezko galeriak.


Nafarroako Erresumako Estatu orokorren bilgunea izan zen 1789a arte.











AGOTEEN ATEA
Elizaren ezkerraldeko horman kokatua, lehen galeriara igotzen den eskaileraren azpian dago.




Agotak, frantsesez Cagots, elizara ezin ziren ate nagusitik sartu, beste elizatiarrak bezala. Ate txikitik sartu behar zuten, elizaren txoko ilunenean eta aldaretik urrun entzun behar zuten meza. Ur bedeinkatua ontzi berezi batzuetan hartzen zuten (Bastidakoa sartzean ezkerraldean dago, larrialdietako irtenbidetik hurbil), eta ogi bedeinkatua ez zitzaien gainontzeko fededunei bezala otarretatik eskaintzen, bota egiten zitzaien, animaliei bezala.



Judutar hilerriko atea













JUDUTAR HILERRIA:  Espainiako eta Portugaleko inkisiziotik ihes egin nahian, 70 edo 80 judu-familia Bastidara etorri ziren. Komunitate horrek sinagoga eta hilerria zuen, eta haren truke mediku eta botikaria eskaini behar zituen.

Judutar hilarriak


Judutar hilerrian 62 hilobi daude, haien artean, hilarririk zaharrena 1610. urtekoa liteke; azkena, berriz, 1785ekoa. Gaur egun, hilerria Baionako Konsistorio israeldarrarena da.






Azkenik, Labastide de Clairance sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik zein ederra den ere gozatu ahal izateko Fabien Mogaburek eginiko bideoa ikusi, ez zaizue damutuko! 



SALIES DE BÉARN 
Arratsaldea herri xarmangarri horretan eman genuen. Ur termalengatik ezaguna da eta haren gatz-museoa oso bisitatua da, baina guztietan erakargarriena haren ibaiaren ertzak(Saleys)dira; Aho bete hortz uzteko modukoak. 

Zutabeen gaineko etxeak Saleys ibaiaren ertzean.



Pont Lalune







Ibaiak etxeen artean bidea nola egiten duen ikustea harrigarria da.



Ibaiaren emaria kontrolatzen duen konporta.




Ibai ertzeko etxe zaharrak.



ibai ondoko pasabideari jarraika.


Behetik ikusitako perspektiba






Zubitik zubira






Kale bazterraz lorez apaindurik.


Egurrezko etxea


Plaza pil-pilean


SAUVETERRE-DE-BÉARN
Iluntzerako iritsi gara Sauveterre de Béarn aldera. Argia joaten ari da,horregatik, furgoneta Ac gunean aparkatu dugu eta ahal izan dugun azkarren abiatu gara bisita egitera.


Karabana guneko koordenadak:


        N 43.40105º       W  0.93924º


Udazkeneko orbela




Sauveterre de Béarn Erdi aroko herri esekia da. Gave d'Oloron ibai ertzean,naturgune zoragarrian kokaturik dago.         


San Andres eliza.



San Andres elizako terrazatik dagoen ikusmira. 


San Andres elizako terrazatik dagoen ikusmira ezin ederragoa da; Gave d' Oloron  gure oinetan eta segidan baso zabala. Urrutian, Pirinioetako kate zabala, bertan Auñamendi ere bereizten dela.

Kondairaren zubia edo Pont de la Legende.

Le Pont de la Legende edo Kondairaren zubia monumentu historiko izendapena dauka. Izenak berak adierazten duen bezala, Zubi hori kondaira bati lotuta dago.

LA LÉGENDE DU PONT
" 1170. urtean Bearnoko erregea, Gaston V, hil egin zen, eta une hori profitatu zuten, Sancie erregina, hildakoaren alarguna, euren seme-alaba guztiak erailtzeaz akusatzeko jendaurrean. Orduan, Antxok, Nafarroako erregea eta aldi berean Sancie erreginaren anaiak, uraren froga eginez ataka horretatik aterako zuela erabaki zuen. Epaia zubi ertzean bildutako 3000 lagun baino gehiagoren aurrean burutu zen. Erregina, eskuak eta hankak lotuta zituelarik, Gave d' Oloron ibaiaren uretara bota zuten, baina urak erregina irentsi ordez ibai ertzeraino eraman zuen,leunki"

Sauveterre herriko etxerik zaharrena.




Ibai ertzeko etxetxoak



Monreal dorrea konponketetan.




Arkupeetan ezkutuka.


Paseo labur bat Gave d´Oloron ibaiaren ertzean.



AZAROAK 22, LARUNBATA



ORTHEZ


Orthez Bearnoko hiriburua izan zen 2 mendez. Gaur egun, garai haietan eraikitako monumenturik nabarmenenak dira: Gave de Pau ibaiaren bi ertzak lotzen dituen Pont Vieux edo zubi zaharra, Moncade dorrea eta XV-XVI. mendeetako Jeanne d’Albret etxea.




Pont vieux eta Gave de Pau ibaia





Antzinako etxeko ateak.



Zubi zaharreraino garamatzan kalea.


Zubi zaharraren beste aldetik trenbidea dago; trena pasatzen da.



Zubi zaharretik dagoen ikusmira.


Zubi zaharretik dagoen ikusmira.(beste aldetik)






La tour Moncade.




MONCADE DORREA

Gaur egun ikus dezakegun 31mko dorre erraldoi hori 1242tik 1262ra  Gaston VII. Moncadek eraiki zuen gazteluaren parte zen. Sotoa, kartzela bezala erabilia izan zen, eta lehenengo solairuan, berriz, zaindarien gela zegoen. Erlijio gudak zirela eta su eman zioten, eta mende batzuk beranduago, haren harria atera eta lapurtu zuten; Hori dela eta, gaur egun 31 m ditu 33-ren ordez.

Antzinako gaztelua eta Moncade dorrea.




ARTHOUS ABADIA (HASTINGUES)
Hastingues herriaren barrutian eta Done Jakue bidean antzinako Arthous abadia aurkitzen da. Gaur egun, Orthe herrialdeari buruzko museoa eta XII. mendeko erromatar eliza barne hartzen ditu.





Notre Dame erromatar eliza nabe bakarreko eraikina da. Kanpoko fatxada-zatia da, ziur asko, atentzio handien ematen diguna; izan ere, 59irudiz apainduta dago; irudi horietan, “Egiptorako ihesaren” irudiak eta bekatu kapitalak irudikatzen dira. 

Bekatu kapitalak



Lizunkeria


Abadiako klaustroa.


Eliza barrutik hutsik dago.



HASTINGUES

Asteburu eder hari behar bezalako bukaera emateko Hastingues herriari bisita egin genuen. Baionatik km gutxietara dagoen bastida da eta jakin-min handiz hurbildu ginen haraino.


Sarrerako atearen zulotik begira.


Herrira sartzeko atetzarra.



Hastingueseko plaza nagusia eta eliza.



Huntzak estalitako etxea.



Asteburu ederra pasa dugu Biarnoko lurrak ezagutzen. Eta zuek, animatzen al zarete?























 

iruzkinik ez: