Lot et Garonneko lurraldea bisitatzeko Asteburu luze bat aukeratu dugu. Bertako naturak zein arkitekturak liluratu gaituzte eta azkenean, hainbeste bidaietan esan ohi dugu esaldia irten zaigu ahotik: Itzuliko gara berriro ere.
LOT ET GARONNE
LOT ET GARONNE
KOKAPENA
Aquitaniako departamentua osatzen duen lurraldetako bat da. Zeharkatzen duten bi ibaietatik (Lot eta Garonne) hartzen du izena.Asko dira lurralde honen interesguneak bisitariarentzat,batetik, arkitekturaren ikuspuntutik: gazteluak, bastida-herriak, errotak, usategiak …; bestetik, naturaz gozatzeko interesguneak: senderismoa eta ibai-kirolak. Gainera, ez da ahaztu behar lurralde honen ekoizpen nagusia mahas-pasak direla; beraz, ez ahaztu bidean zehar topatzen diren Maison de Pruneau horietako batean geldiune bat egitea eta liqueur à l’eau de vie de prunes erostea.
ABENDUAK 6, LARUNBATA
BARBASTE
Nerac herritik km gutxitara, herri nimiño honen
interes nagusia Gélese ibaiaren ertzean dagoen errota da. Diotenez, Nafarroako
Enrique erregeak denboraldi luzeak iragan zituen lau dorre karratuz
inguratutako errota horretan. Haren gotorleku itxurak eta bertara iristeko 10 begitako erromatar zubiak
ere aho bete hortz utziko zaitu.
Moulin des Tours |
NERAC
Baïse ibaiaren ertzean Nerac hiria dago. Erdi aroko hiri eder honek berehala liluratu gaitu: atsegina da, lasaia, eta arratsalde eder bat emateko tartea eskaintzen bazaio, ez du inork desengainurik hartuko.
Bi dira, Nerac hiriak
eskaintzen dituen interesgunerik ederrenak: Enrique IVaren gaztelu-museoa eta Parc
royal de la Garenne, Baïse ibaiaren ertzean zehar zabaltzen den parkea, hain
juxtu.
Enrique IVaren gaztelu-museoa
Antzina, Albret leinukoen feudoa, eta ondoren, Enrique IVaren, eta
haren emaztearen, Margot erreginaren egoitza
XIV. mendetik XVI. mendera eraiki zuten.Eraikinaren barruko aldeak museo bat
hartzen du, Albret familia eta
lurraldeko arkeologiari buruzkoa.
Parc de la Garenne
VI. mendean hiria erromatarrek okupatu zuten; horregatik, urrats
batzuk eman ondoren, parkearen sarreran, mosaiko-- galo-erromatar bat dago, garai hartan hirian izandako terma eta bainuetxeen lekuko.
Mosaiko Galo-erromatarrak |
Parkea, Baïse ibai-ertzan zehar zabaltzen den 3
km-ko ibilbidea da; ehun urtetik gorako zuhaitzek, iturriek eta irudiek
bisitariaren arreta bereganatzen dute.
Ibaiaren beste ertza |
La Fontaine Sain- Jean
XVI. mendean eraiki zuten harkaitzaren kontra. Leku horretan,
Enriquek kapera txiki bat eraikiarazi
zuen bere emaztearentzat, Margot erreginarentzat.
La fontaine de Saint- Jean |
La Grotte de Fleurette
Iturriaren
ezkerraldean kokatzen da. Aitzulo horren sarreran, Agen hiriko eskultoreak, Daniel de Campagnek, marmolez
eginiko irudia dago.
La Grotte de Fleurette |
La legende de Fleurette
Kondaira horren
arabera, Fleurette, erregearen lorazainaren alaba eta Enrique printzearen
amorantea, urmaelan itota agertu zen Enriquek haien artekoa utzi eta gero.
Fleurette eta Henri erregearen arteko amodiari olerkia. |
L’allèe de
trois mille pas
|
L' Allèe de trois mille pas
Marguerite de Valois erreginari esker zuhaitz ugari landatu
ziren eta ibilbidea zabaldu egin zen, eta etorbide itxura eman zitzaion antzina
egurra biltzeko baino erabiltzen ez zen baso narratsari. Modu horretan, itxura
berriarekin batera, basoak “L’allèe de trois mille pas” izena jaso zuen.
Le Pont Vieux iluntzean. |
ABENDUAK 7, IGANDEA
VIANNE
Herri xarmangarri honen harresien aurrean aparkaturik gaua igaro
dugu.Gaur Enekoren, gure semearen, urtebetetzea da. Lau urte bete ditu.
Eneko gosaltzen. |
Vianne bastida-herri xarmangarria da. Lau dorre-ate
nagusi ditu harresian txertaturik, horietatik bastidaren barnera sartzen da.
Bastidaren
bihotzean Place des marronniers aurkitzen da.
Ia bastidaren beste aldean, dorre-atearen
ondo-ondoan, Vianneko eliza dago. Jatorrian, erromatar eliza zen, eta oraindik
mantentzen ditu harrizko puntu-erdiko arkuak eta kapitel polikromatuen aztarnak.
Furgonetara itzulbidean udazkenak oparitutako orbelarekin jolas
egiteko profitatu dugu.
Gora udazkena! |
Planifikatutako ibilbideari jarraituz Lot et garonneko landak eta herrixkak zeharkatu genituen, eta esan behar dugu guztiz liluratuta utzi gintuztela.
Gontaud-de Nogaret herrixkak Halle paregabea dauka. |
La Halle, frantsesez,
herriko merkatua babesten eta hartzen zuen eraikina da. Orokorrean,
herriko plaza nagusian kokatzen ziren eta egurrezko eraikuntzak izaten ziren.
Halle azpikalde osoa egurrezko habez eta zutabez osaturik dago. |
Lurraldeko grenier edo ganbara tradizionalak. |
Bertako baserriak edo landetxeak. |
ALLEMANS- DU- DROP
Herri horretako erromatar elizak dituen freskoak itzelak dira; XV. eta XVI. mendekoak dira eta Monumentu Historiko izendapena dute. Irudikatzen dituzten eskenen artean hurrengoak daude: Azken juizioa, inpernua edota Kristoren pasioa .
San Eutropio eliza X. mendeko eliza erromatarra da. |
Elizako freskoak XV. eta XVI. mendekoak dira. |
Egurrezko habez eraikitako etxeak. |
Allemans-du-Dropeko La Halle(Merkatu estalia) |
Ezusteko handia hartu genuen herrian Gabonetako
merkatua egiten ari zirela ikustean, eta sorpresa atsegin hura profitatu
genuen bertakoekin nahasteko.
Plastikozko poltsaz osatutako zuhaitza. |
CASTILLONNÈS
Herri xarmangarri
horrek bastida ederra ezkutatzen du. Ilundu aurretik, begirada azkar bat botatzeko aukera izan
genuen.
Han ere Gabonetako izeiak nonahi. |
VILLERÈAL
Iluntzean Villerèal aldera iritsi ginen.Bastida-Herriaren kaskoa zoragarria zen. Egurrezko Erdi Aroko etxetxoak,gotortutako eliza eta Plaza nagusiko Halle ziren bisitaren elementurik ederrenak. Alfonso de Poitiersek, Toulouseko konteak,sortu zuen bastida hori 1267. urtean. Erdi Aro garaitik ongi
kontserbatu dira: La Halle edo merkatu estalia, egurrezko habez eta zutabez
eraikitako XIV. mendeko eraikina; XIII. mendeko gotortutako eliza
eta baita erronda-bidea ere.
Erdi Aroko etxetxoak. |
Gotortutako eliza XIII. mendekoa da. |
La Halle (Merkatu estalia)XIV. mendekoa da. |
Merkatuko eskailerak |
MONFLANQUIN
Alfonso de Pouitiersek, Toulouseko konteak, sortu zuen bastida
hori 1256. urtean. Gaur egun, “Frantziako herri xarmangarrien”
-Les plus beaux village de France- izendapena dauka.
-Les plus beaux village de France- izendapena dauka.
Bastidatik kanpo zegoen aparkaleku batean furgoneta aparkatu eta igaro genuen gaua. Goizeko lainoekin batera esnatu eta aldapa labur batetik herrira igo ginen bisitari ekiteko.
Bidaian zehar bisitatu genuen herririk handiena zen Monflanquin eta beraz interesguneak ongi aukeratu behar ziren denbora profitatzeko.
Bisitaren interesguneak:
- Orientazio taula
- XIII. mendeko Saint Andrè elizako ataria
- Place des Arcades (Corniéres – Maison Prince Noir)
- Placette des Arts
- Cadran Solaire (Antzinako eguzki erlojua)
- Maison á colombages
Orientazio taulari begira eta azalpen-panelek ematen zituzten
azalpenei jarraituz inguruko hainbat leku kokatzeko gai izan ginen.
Orientazio-taula eta azalpen-panelak. |
San Andres eliza- L’eglise Saint-André
Monflanquin herriko eliza gotikoa da.
Jatorriko eraikinetik (1250. urtea) hormak eta ataria baino ez
ditu kontserbatu. Alde ederra, ezta?Saint- André, portail classé. |
Egurrez eraikitako Erdi Aroko etxeak- Le maison à Pans de bois. |
Place des Arcades - Arkupeetako plaza
Plaza horren 4 eskuairak edo angeluak - frantsesez cornière- kontserbatu
dira. Merkatariek, zoruaren jabeek, euren postuak kanpoaldean jar ditzakete,
euri edo eguzkitik babesteko.
Bitxikeri modura esan dezakegu 1983. urtera arte ez zela zoladura
jarri.
Plaza horretan ere ate bereziak ikus daitezke, pasabide funtzioa
betetzen duten ateak dira, izan ere, dendetatik igaro gabe etxeetako lehenengo
solairura iristeko bidea baitira.
La Maison Prince Noir
Plazan bertan topatzen dugun etxerik dotoreena “Printze Beltzarena” da- La maison du Prince
Noir eta Monumentu historiko izendapena dauka. “Printze Beltza” izenak Ingalaterrako
Eduardo IIIa erregearen semeari erreferentzia egiten dio, haren armadurari hain
juxtu.
La maison Prince Noir |
Le Marché
1256. urtetik merkatua egiten da ostegunero plaza horretan! Harrigarria,
ezta?
Antzinako merkatuan alea neurtzeko erabiltzen zen ontzia. |
La Placette des arts |
Kaleetako xarma |
Kaleetan barrena |
Monflanquin herrian topatu genuen azken bitxikeria aipatuko
dugu, Le cadran solaire.
Bibliak aipatzen ditu eguzki-erloju horiek faraoien garaian,
ondoren, XV. mendean, arabiarrek mendebaldera ekarri zuten eta landa eremuan, baserri eta aletegietan eraikitzen zituzten artisauek.
Le cadran solaire. |
Agur esaten diogu Monflanquin bastida-herriari. |
SAINT AVIT
Hameau Saint-Avit |
Saint- Avit herrixkako etxeak |
Baso zoragarriak zeharkatu genituen. |
GAVAUDUN
XI eta XIII. mendeetako gaztelu harresituak muino batetik
inguruak zaintzen ditu.Urrira arte bisita daiteke eta arreta berezia eskaini
behar zaizkio, alde batetik gazteluaren sarrerari leize natural baten gainean
eraiki zelako; eta bestetik, 70 m-ko dorreari, bertatik Lède bailararen ikusmira
paregabea dagoelako.
Gavaudun herria errepidetik ikusita. |
Gavaudun
XI eta XIII. mendeetako gaztelu harresituak muino batetik
inguruak zaintzen ditu.Urrira arte bisita daiteke eta arreta berezia eskaini
behar zaizkio, alde batetik gazteluaren sarrerari leize natural baten gainean
eraiki zelako; eta bestetik, 70 m-ko dorreari, bertatik Lède bailararen ikusmira
paregabea dagoelako.
Herriko sarrera |
Château Fèodal de Gavaudun. |
70 m-ko dorrea. |
Zuhaitz hiztunak agurtu gintuen Gabaudun utzi aurretik. |
BONAGUIL GAZTELUA
XIII.mendean eraiki zuten eta Frantziako gotortutako gaztelurik
ederrenetakoa da.Berenguer de Roquefeuil baroiak XV. menderaren bukaeran eta
XVI. mendearen hasieran eraldatu zuen, baina hala ere, Erdi Arotik Vauban
arkitektoaren gotorlekuen garaia arte Arkitektura mitilarraren garapen-eredu
nabarmena da.
Fumel, point de vue.- Fumeleko zubitik dagoen ikusmira. |
VILLENEUF- SUR -LOT
Lurralde honetako herri gehienak bezalaxe Villeneuf sur lot ere Alfonso
de Poitiersek sortu zuen, 1253. urtean. Lot ibaiaren bi ertzetan eraiki zuten,
horregatik, merkataritza-hiri garrantzitsu bat eta baita Akitaniako bastidarik boteretsuenetako
bat izatera iritsi zen.
La Porte de Paris. |
Les arcade- Arkupeak |
Place La Fayette. |
Eglise Sainte-Catherine
Maison à Pan de Bois. |
Le pont vieux |
Lot ibaiari begira dauden etxeak. |
Hemen bukatzen da asteburu luze hartan egindako bidaia,
Villeneuf-sur-lot utzi eta etxerako 4 orduko bidaia egin behar izan genuen,
hala ere, gogoko lekuan…aldaparik ez!Ez al zaizue iruditzen?
Bidaia prestatzeko informazioa: http://www.france-voyage.com/tourisme/lot-et-garonne.htm
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina