Badakigu Zaragoza Ebro ibaiaren bi aldeetan zabaltzen den hiria dena, eta Mudejar estiloko eraikin nabarmenak dituena,baina Gabonetako Merkatua aitzakia ezin hobea izan da hiria bisitatzeko zirt ala zart egiteko.
Errege-egunaren aurreko asteburua aukeratu genuen Zaragoza eta haren Gabonetako merkatua ezagutzeko.
N 41.6695 W 0.9148
Gaua pasatzeko autokarabanazaleek erabiltzen duten lekua da, eta gure ustez, guztiz gomendagarria.
http://www.autocaravanasdelsol.es/areas-de-servicios-para-autocaravanas-en-zaragoza.htm
Santiago zubitik Katedralaren ikusmira. |
Zuda dorrea, Turismo-bulegoaren egoitza. |
Merkado Central pare-parean ikus daiteke. |
Katedraleko teilatu koloretsuak urrutian. |
Argazki batzuk
atera ondoren, kalera jaitsi ginen hiritarren artean nahasteko eta bisitari
ekiteko.
Mercado Central. |
Brontzezko
irudi horrek erromatarrek Salduie herri iberoa konkistatu ondoren sortutako erromatar kolonia-Caesar Augusta-gogora ekartzen digu. Toledo
atea eta harresi-hondarren ondoan ikus daiteke.
Antzinako Caesar Augusta |
1.- Decumano (gaur egungo kale Nagusia,-Espoz, Mina eta Manifestación-kaleak)
2.- Cardo (Gaur egungo Don Jaime Ia kalea)
Baina guri
ikusmira gehien sortzen ziguna Pilar
plazan kokatuta zegoen Gabonetako merkatua zen eta pausoa azkartuz jende-zurrunbiloan
sartu eta Gabonetako giroan murgidu ginen.
Goiz hartan
oso jendetsu eta animatuta zegoen merkatua, 50 etxetxoz osatuta zegoen, eta bertan
artisautza zein gastronomia produktuak, eta baita Gabonetako iruditxoak ere eros
zitezkeen.
Haur eta
gazteentzat neumatikoz egindako lerak alokatu zitezkeen pistatik behera
jaisteko. (ordu erdiak 5€).
Lera-pista |
Baina
bat-batean gure semea korrika atera eta jendartean galdu zen, baina azkenean,
han urrutian ikusi genuen. Uff!!! Mañoz jantzitako gizon batek asto gainean
paseotxoak eskaintzen zituen umeentzat, eta sekulako arrakasta zuen.(Paseotxoak 3€)
Semea eta astoa. |
Egurrezko noria ekologikoa. |
Plaza ordu erdiz utzi eta Pilar basilikara sartu ginen. Koru errenazentista, erretaula eta Goya pintorearen artelanak dira interesgune nagusienak.
Pilar basilikako erretaula. |
Hasieran kapera xume bat besterik ez zen. XII. mendean, Alfonso Iak Zaragoza konkistatu zuenean, kapera erromatar tenplu batekin ordezkatu zuten, baina XIII. mendean sute batek tenplua izugarri kaltetu zuen, eta gaur egun ezagutzen dugun tenplu gotikoa eraikitzeari ekin zioten, Santa Maria la Mayor.Pilare ama birjinari eskainitako kaperak izena eman zion azkenean.
Pilare Plazako giroa |
Bazkal garaian Zaragozako
alde zaharran sartu ginen, “El tubo” izenez ezaguna da eta Alfonso Ia kalearen
ezkerretara geratzen den alderdia da.
"El Tubo" alderdiko kale estu batean. |
Zaragozan geundenez bertako
tapak dastatzea zentzuzkoena iruditu zitzaigun. Horretarako, taberna pare bat
aukeratu genuen: “La Pilara” eta “El Roto”
La Pilara tabernako barra. |
La Pilara tabernan dastatu
genituen tapen artean arkumez eginiko tapa (tapa de ternasco, Aragoi
aldean horrela esaten diotelako arkumeari) goxoena iruditu zitzaigun. Prezioak,
ordea, merketik deus ere ez.
La Pilara tabernako tapak dastatzeko prest. |
Bigarrengo geltokia “El Roto” tabernan izan zen. Han tabernako espezialitatea dastatu genuen, “El Roto” hain juxtu. Zer zen, ordea? Bada, ogitxo bat erditik erditik moztuta eta nahasi ezberdinekin beteta. Guk txistorraz betea eskatu genuen.
El Roto tabernako barra. |
Roto de txistorra. |
Bazkaldu ondoren, eta
ohitura onak mantentzeko, kafe hartzera joan ginen, Alfonso Ia kalean dagoen “Gran Café Zaragoza”ra. Hiriko Kafe ospetsuenetarikoa da. XX.mendeko dekorazioak aurreko mendera eramango zaitu. Kafeak oso goxoak, baina prezioa garesti.
Zaragozako kafe sonatua. |
Alfonso Ia kalearen bukaera. |
El Pilar elizako kupula koloretsuak. |
Pilarikako plazan zegoen izotz-pistan sartu ginen eta patinak
alokatu genituen ordu erdiz atzera eta aurrera aritzeko izotzaren gainean.
Eneko baldar samar aritu zenez, azkenean, horrelako leran montatuta joan zen,
poz-pozik. (ordu erdiak 4€ pertsonako)
Kanpora atera ginenean
desiren zuhaitza ikustera joan ginen. Pilarika plazan izei erraldoi bat zegoen
eta bere adarretatik zintzilik jendeak idatzitako hamaika mezu, desira, asmo… Auskalo!
Desiren zuhaitza |
Berriz ere apeta txiki bat,
beno…Tira!
Egurrezko alez osatutako karrusela zen eta lema edo
gurpil moduko baten bidez mugiarazten zuten, eskuz. Karrusel ekologikoa zen.
Karrusel ekologikoa |
La Seo plazaraino iritsi ginen, han
urmaelak, Goya pintoreari eskainitako irudiak eta La Seo(San Salvador katedrala) nabarmentzen ziren.
Ikutu bai, baina barruan sartu, ez! |
La Seok fatxadan duen
erlojua bitxi-bitxia iruditu zitzaigun. 1440.urtean, Seoko dorrean Zaragozako
lehenbiziko erloju publikoa ipini zuten;XVIII. mendean,berriz, gaur egun
ikusten dugun erlojua jarri zuten, eta apaintzen duen irudien sinbolismoak
nabarmea egiten du: XII makatzen duen orduaren gainean oilarra, puntualitatearekin
lotzen delako eta Kristoren sinboloa gisa erabiltzen delako;horrekin batera, haurra
argia daramala, egunaren sinboloa da; aingerua kriseilua daramala,berriz,
gauaren sinboloa da; eta azkenik, agurea sega daramala, Herioren sinboloa da.
Seoko erlojua |
Katedralaren
atzealdeak, ordea, Zaragozako beste altxor bat ezkutatzen du: Dean etxe eta arkua Bartolome
atetik gertu , katedralaren mendebaldeko atea, arku zorrotz bat dago; horren
gainean Dean etxea eraiki zuten 1293.urtean. Eraikina apez-etxea eta eliza
lotzeko asmoz egin zen, kalearen gaineko
korridorea eraikiz.
San Bruno plaza. |
La Seo deitua- gotzaiaren egoitza –Aragoiko alerik nabarmenena eta baliotsuena da, izan ere, bertan biltzen baitira hainbat arte-mugimendu: Erdi Arokoak, Berpizkundekoak eta Barrokoak.
Katedralaren absideak kanpotik ikusita |
Aurrena, Caesar Augustako foroan zegoen tenplu bat; ondoren, eliza visigotikoa; eta azkenik, meskita nagusia egondako lekuan bertan altxatu zuten Seoren eraikina.
XIV.mendeko mudejar
estilokoa da. Bertan Lunatarren ikurrak ikus daiteke.
XIV. mendeko Aragoiko mudejar eredua. |
La Seo barrura sartu
ginenean gehien harritu gintuena handitasuna izan zen; ez dugu ahaztu behar 5
nabetako katedrala dela.
La Seo. |
Arratsaldea aurrera joan
ahala gosetu ginen, horregatik,Tubo aldera abiatu ginen berriro ere, merienda
hartzeko.
Neguan gaudenez… Zer
txokolatea txurroekin baino egokiago? Lalmolda
txokolategian hartu genuen mahaia. Guztiz gomendagarria.
Lagun talde bat Lalmoldatik ateratzen. |
Ilundu zuenean, Gabonetako
apaingarri eta argiez gozatzen hasi ginen.
Pilar plaza gauez |
Gabonetako argiak nonahi. |
Eneko ezin zoriontsuago. |
Lerak non stop! |
Pilar plazako jaoitza
ikusteko sekulako jende-ilara dago, eta Zaragoza hirian zehar 17 jaiotza
barreiaturik egon arren gu horrekin tematu gara. Zer du ba Pilar plazako
jaiotzak besteek ez dutena? Jaitza erraldoi hori 2000. urtean jartzen hasi
ziren, eta geroztik irudiak gehituz joan dira; gaur egun, tamaina naturaleko
ehun bat irudiz osatuta dago eta lau izkinetatik ikusgai dago.Horrelako jaiotza
muntatzeko sekulako lana hartzen dute, batez ere lorazain eta parkeetako
pertsonalak, egitura haiek muntatzen dutelako.
Keramika-aritsaua. |
Eguna emozioz beterik egon
da eta akiturik gaude, horregatik, Santiago zubitik furgonetara itzultzeko bidea hartu dugu; hori bai, ez
dugu handik urrundu nahi izan Pilarika eta harrizko zubiari so egin gabe, beste behin ere.
Igandea
lasaitasunez hartu genuen; esnatu, gosaldu… Eta Alfajeria jauregia
bisitatzera abiatu ginen.Igandeetan sarrera eta bisita gidatuak dohakoak izaten dira.
2001. urtean UNESCOk Aragoiko Mudejar Gizateriaren Ondarea izendatu zuen eta aipamen berezia izan zuen Aljaferiarentzat. Aljaferia jauregia XI. mendean Al-Muqtadir errege islamiarrak eraikiarazi zuen, Zaragozako taifaren boterea erakusteko.Erregeak berak eman zion gaur egun gordetzen duen izena: Ajaferia edo poztasunaren jauregia.
2001. urtean UNESCOk Aragoiko Mudejar Gizateriaren Ondarea izendatu zuen eta aipamen berezia izan zuen Aljaferiarentzat. Aljaferia jauregia XI. mendean Al-Muqtadir errege islamiarrak eraikiarazi zuen, Zaragozako taifaren boterea erakusteko.Erregeak berak eman zion gaur egun gordetzen duen izena: Ajaferia edo poztasunaren jauregia.
Monumentu horren ibilbidea
luzea eta bitxia izan da; alkazar
islamiarra,Erdi Aroko jauregi mudejar, Errege katolikoen jauregia,Inkisizioaren
kartzela-lekua, kuartel militarra, eta gaur egun, Aragoiko Gorteetako egoitza.
Alfajeriako inguruak igande goizean. |
Begi aurrean topatzen duguna
oina laukizuzena duen gotortutako eraikin
mota bat da, hainbat dorrek eta Tovador dorreak(dorre nagusia)lagundurik. Jauregiko elementurik zaharrena
Trovador dorrea da, IX. mendekoa da eta Garai horretan zaintza-dorre modura
erabiltzen zen. XIII. eta XIX. mendeetan, berriz, kartzela-leku gisa erabili
zuten, bertan presoek utzitako idazkiek erakusten duten bezala.
Barruan gordetzen duen jauregiak Omeya estilokoa da,hau da, VIII. mendean basamortuko jauregi islamiarretan garatzen zen arkitektura mota bera.
Iparraldeko ateko gela eta arkuteriak.
Ferra arku honen atzetik
gordetzen den gela turismo-gidek gehien komentatzen dutena da. Otoiztegia edo
oratorioa da.
|
otoiztegiko atea |
Hasieran, gela hori
zeremonia eta erabilpen pribaturako sortu zen.
Otoiztegiko barneko aldea. |
Aljaferiak espero genuena
baino gehiago eman zigun, eta goiza bisita hartan joan zen. Bazkaldu ondoren
etxera itzultzeko bidea egin genuen, pozik, eta aurreko gaueko Gabonetako argiak
oraindik gogoan genituela.
BIDAIA PRESTATZEKO INFORMAZIOA:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina