Saindu Guztien Eguna
ospatzen zen asteburuan, Frantzia aldera joan ginen bastidak ikustera.
Xarma handiko herrikak ziren denak, baina gainera, bastidak ziren, hau da, Erdi Aroan Frantziako hego-mendebaldean herriak eraikitzeko garatu
zen modu berezia; etxeak plaza laukizuzen baten inguruan eraikitzen
ziren harresi modura. Plaza nagusi horrek frantsesez "La Halle" izena
jasotzen du eta bertan udaletxea eta merkatua ere izaten ziren. Bastidarik ederrenak deskubritu nahi badituzu, gera zaitez gurekin.
URRIAK 31, OSTIRALA
Landak, Lot et Garone eta Gers alderdietan zehar ibili ginen.Mont- de Marsan
herrira gaualdean iristen ginen eta AC zelakoan leku eder honetan aparkatuta
geratu ginen gaua pasartzeko.
Koordenadak:
O 0.51975 / N 43.90236Leku lasaia eta atsegina da gaua pasatzeko. |
AZAROAK 1, LARUNBATA
MON-DE-MARSAN
Landetako
hiriburua da eta Hiru ibaietako hiria ezizenez ezaguna da, bertan Midou eta Doce
ibaiak elkartzen direlako, eta horiek, aldi berean, Midouze ibaia sortzen dute.Gainera,hiria
eskulturgintzari oso lotuta dago,izan ere,hiru urtetik behin, Mont-de-Marsan escultures jaialdia
antolatzen da.Gainera, hiriko semeak diren Charles Despiau eta Robert Wlèrick eskuturgileen
artelanak ikusgai daude Lacataye dorreko
museoan.
Larunbateko merkatuan ogia erosi genuen. |
Mont de Marsan eta bere ibaiak. |
Kaleko eskultura-erakusketa |
Robert Wlèrick eskulturagilearen lanak |
Donjon Lacataye-museoa |
museoko lorategia |
Museoko lorategia |
LABASTIDE D`ARMAGNAC
Beheko-Armagnac alderdian kokatutako
XIII mendeko herrixka da.Erdi Aroko herri hori lauki zuzeneko forma duen plaza
baten inguruan antolatzen da, Errege plaza;Bertan denbora parrastatzea atsegin
handia da: koloretako leihoek,arkupeetatik
paseoak, ura ateratzeko antzinako bonbak,gotortutako kanpandorrearen itzalak
edota Gaskuñako Floc ardoa saltzen
duen denda zaharrak denboran atzera eraman gintuzten.
Herriko labaderoak 60 hamarkada arte erabiliak izan ziren. |
Chambres d´hôte honetan horrela apaindu zuten etxeko terraza Halloween gauerako. |
Errege plaza |
Plazako xarma handiko txokoa. |
Etxeetako egurrezko habeak eta leihoak liluragarriak dira. |
Ostatua. |
Solaserako denbora. |
Kanpandorrea |
Elizaren barrukaldea. |
denbora xahutzen. |
Arkupeak |
Labastide D´Armanagnac herriak duen autocarabana gunean bazkaltzen geratu ginen. |
Zegoen. Bazkaldu
eta gero gordailuak urez bete, ur zikinak hustu eta bideari jarraitu genion.
AC Koordenadak:
N43.97206, E -0.18632
Hegoalderuntz, herritik 2
km-ra, Txirrindularien Andre Mariaren kapera (Nuestra Señora de los Ciclistas)
dago.
Martxotik urriaren erdialdera
arte soilik bisita daiteke; beraz, kanpokoa ikustearekin konformatu behar izan genuen.
Barrura sartzeko ateak antzinako bi txirrinda irudikatzen zituen. |
Arratsalde ederra igaro genuen. |
Guk kapera horretan nolako izan zitekeen gaua irudikatu nahi izan dugu. |
POUDENAS
Gelisé bailararen bihotzean herri
xarmangarri hau dago. Bere txokorik politenak
irudietan hartu genituen.
Poudenas herriko kalearteak |
Antzinako postak atsedena hartzeko etxea. (Casa de relevo de postas) |
Zubi zaharra. Ibaia furgonetza zeharkatzeko leku juxtu-juxtua dago; 2m eskasak. |
Zaharberritutako errota. |
Poudenas herria eta haren XIII. mendeko gaztelua. |
Poudenaseko Frontoiaren
ondoan dagoen txoko
batean aparkaturik pasa genuen gaua.
batean aparkaturik pasa genuen gaua.
AZAROAK 2, IGANDEA
Furgonetaz zubi zaharra igaro genuen kontu handiz. |
FOURCÈS
Igande goizeko
lehengo orduak herri bitxi eta eder hau bisitatuz eman genituen. Fourcès,
Frantziako herririk ederrenetakoen zerrendan dago,eta gainera,bastida
zirkularra izanik,oso berezia da.
Bastidararen bihotzeraino
iristeko, aurrena, Auzoue ibaiaren bi ertzak lotzen dituen Erdi Aroko zubia zeharkatu
behar izan genuen.
Auzoue ibaia
Barruan ipuinetako herri ñimiño
eta
xarmagarria zain genuen. |
Bertakoek Frantziako jokurik ezagunena jokatzen ari ziren; petanka. |
Erlojuaren dorrea - La tour de l´horloge. |
bastidatik kanpo. |
Fourcès Arte galeriaz beteta zegoen, baina guk ardandegi bati erreparatu genion. Bertan Gaskoñako Floc ardoa erosi genuen. Floc okzitanieraz “lore sorta” esan nahi du. Aperitibo modura zerbitzatzen den ardo hori mahats-muztioz osatutako 2 heren eta Armagnac gazte heren batez osaturik dago.
Ladevèze etxeko Floc ardoa erosi genuen. |
Herri hori,txikia izanda
ere,autokarabanentzako sekulako gune ederra zuen, zerbitzu guztiak,haurrentzako
parkea,eta gainera, berdegune zoragarri batez inguratuta.
Aire de service de Foourcès
Koordenadak:
N 43º 59’
38.6” / E
0º 13’ 46.2”
Bastida zirkularraren herria utzi eta azken bisita egitera abiatu ginen. Bidetik,ordea, hainbat argazki ateratzeko gelditu egin ginen. Armagnac eta Floc ardoa egiteko mahastiak ezin ederrago irudikatzen ziren udazkenenko goiz horretan.
Armagnac ekoizteko mahastiak. |
LARRESINGLE
Frantziako herri
harresiturik txikiena da eta Gers eskualdeko La petite Carcassone deitzen
diote.
Erdi Aroko arkitekturaren
testigantza paregabea da. Kanpotik, harresiz eta fosaz inguraturik dago; bastidaren
barruan,berriz, harrizko zubia eta gotortutako atetzarra zeharkatu ondoren,
plazaren erdi-erdian XIII. Mendeko gaztelu-dorreak zutik dirau, honen alboan, gotortutako
erromatar eliza dago.Gainera,hau guztia, edertasun handiko etxeez osatuta dago,
beraz, harriak maite dituztenak ikaragarri gozatuko dute zaharberritutako herrixka
honen bisitan zehar.
Herri harresia kanpotik ikusita |
Herrira sartzeko zeharkatu behar den atetzarra. |
Zubia eta fosak |
Barrruan zegoen jatetxe bakaneko terrazan jendea menua hartzen ari zen. |
Herrirako sarrera barrutik ikusita |
Atsedena |
Elizaren
barruan,bisitaren inguruko irizia uzteko liburua zegoen eta guk hantxe idatzi
genituen hitz batzuk.
eliz barruko beirategi modernoak |
Bisita lasai
hartu genuen, paseatu, eseri, hitz egin...Bertan dagoen kafetegi- tabernan
eseri ginen eta ikusi ahal izan genuen menua merkea zela; 12€ balio zuen eta
ehiza plater ugari eskaintzen zituzten.
Guk ez genuen lekua utzi nahi izan azken argazkia bota gabe.
Azkenik, esan
behar dugu harresien kanpokaldean aparkaleku ugari zegoela, baita autokarabana
handientzat ere, beraz, lasai asko joan daiteke.
Herritik abiatu eta handik km eskas batera, Lósse ibaiaren bi ertzak
lotuz, Larresingle eta Beaumont herrien artean, Pont d´Artigue edo Pont de l´Artigue
topatu genuen, ustekabean.
Zubi hori, XII. eta XIII. mendeen
artean eraikitako azkenetako erromatar zubia da,spresuki erromesak igarotzeko,eta
zubien artean, oraindik zutik dirauen giza-arkitekturaren bitxikeri bat.
aaaaaaaaaaaaaaaaaaaa
Pont d´Artigue eta Lòsse ibaia. |
Etxerako itzuliak luze jo
zuen, ia 3h eta erdi eman genuen bidean, baina, ikusitako herri nimiño horiek liluratuta
eta berriz ere bueltatzeko gogo handiz.
Badakizue: "Gogoko lekuan aldaparik ez"
Bidaia prestatzeko informazioa iturriak:
"Escapades en Camping-car 2013" (Michelin argitaletxea)
Frantziako turismoa
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina