NAFARROAKO BARDEAK
42.500 hektareaz osatutako Parke
Naturala da. Nafarroako hego-ekialdean kokatuta dago, Tuteratik gertu.
2000.urtean UNESCOk Biosferaren erreserba izendatu zuen.
Parke Natural horren paisaia
pseudoesteparioa da eta milioika urtetan zehar, ura eta haizearen higaduraren
bidez bustinezko lurrak moldekatu dira, gaur egungo irudi eta formak
sortu arte. Bisitaria harritzen duen paisaia da, ohiz kanpokoa.
Gaua Argedaseko AC gunean pasatzeko iritsi ginen:
Koordenadak: N42º 10' 25" / W1º 35' 30"
Oso gune atsegina iruditu zitzaigun. Jeton-txanpon bidezko sistema erabili behar da, ura edo argindarra izateko. Jeton delakoek 2€ balio dute eta herriko dendetan salgai daude; guk okindegi batean erosi genuen.
Gau
hartan honela ikusi ahal izan genietuen koba-etxeak, kolorez argiztatuta.
URRIAK 25, LARUNBATA
Goiz jaiki ginen, eta gosaldu
ondoren herrira abiatu ginen ura izateko jeton bat, ogia eta mapa bat
erostera.Ondoren, Bardeetako tiro-eremuari itzulia ematen dion ibilbidea egingo
genuela erabaki genuen.
ARGEDASEKO KOBA-ETXEAK
Gaur egun ez da inor bizi bertan,
egurrezko hesiez eta sokez babestuta daude eta barrura sartzea debekatuta
dago.
60. hamarkada arte,
baliabiderik gabeko jendeak mendiko paretak induskatu eta etxebizitza
gisa erabili zituen. Gutxi batzuk argindarra izatera iritsi ziren eta etxeak
zabaltzen joaten ziren umeak jaio ahala edo beharren arabera. Babes
ofizialeko etxeak eraiki izanak bizilagun horiek koba-etxeak uztera bultzatu
zituen.
Parke Naturalera abiatu ginen.
Furgonetaz tiro-eremuari itzulia egitea erabaki genuen.
Parkearen sarreran arrozez landatutako zelaiak daude. |
Bisita-ordutegia goizeko 8etatik ilundu artekoa da. |
Furgonetaz egin genuen bidaiaz
izugarri gozatu genuen, paisaia aldatzen zihoan etengabe.
Ez da ahaztu behar Parke
Natural honen inguruan lur eremu ugari nekazaritza eta abeltzantzaren
ustiaketarako direla.
Bidea ejertzitoaren koarteleraino iristen denean, behartuta zaude ezkerretara jotzera.
Gezurra badirudi ere, parkearen bihotzean artzain-etxeak ikus daitezke. |
Berdeguneak ere ikus zitezkeen, tarteka. |
Furgonetak hautsez lepo bukatu zuen. |
Jolasteko ere astirik izan genuen. |
Bertako fauna "In fraganti" harrapatu genuen. |
Castildetierra; Bardeetako monumentu natural ezagunena. |
Aita-semea... |
Lurraren zimur, pitzadura eta urradura bakoitza ikus daiteke. |
Argazki hau mito bat da furgoneta zaleen munduan. Ezin joan argazkia egin gabe. |
Ingurunearen edertasunak irentsi gaitu. |
NAUTILUS ON THE ROAD
Mendi hauek erakusten zituzten higadura markak ikaragarriak ziren. |
Goian ikusten zen autoa ehiztari batzuena zen. |
Aurreistoriako garaietatik, ardien urrutiko larre-aldaketa edo trashumantzia Bardeetako lurrei lotuta egon da.Pirineo, zaraitzu eta erronkariko artaldeak, udan mendiko larreetan egon ondoren, Bardeetara jaisten dira neguan.Artzainek uda eta neguko larreen arteko bospasei egunetako distantzia egiten dute oinez.Gainera, artaldeak Bardeetara sartzen direnean, El Pason elkartzen dira benetako ardi-konzentrazioa osatuz.
Berriz ere ejertzitoaren koartelaren aurrean ginen. Tiro-eremuari itzulia osatuta genuen. |
FITERO
Arratsaldean, Fitero aldera
joatea erabaki genuen, hango zistertar monasterioa; Nuestra Señora de la Barda. Mota honetako lehenengo
monasterioa da penintsulan.
Barrura ezin sartuz geratzen
gara, ordea, goizetan meza eta gero baino ez baitira bisitak antolatzen.
La zarza de Nuestra Señora de los Remedios. |
Kartel honek mirariaren berri ematen digu. Orduan sasiaren garrantziaz jabetu ginen. |
URRIAK
26, IGANDEA
Igande goizean El Yugo baselizara joan ginen,
baseliza ikusteko baino han dagoen bistaz gozatzeko.
Baseliza burdinezko hesi batez itxita egoten da eta kanpoko
aldetik atera behar izan genuen argazkia.
|
Ondoan dagoen parkean gozatzeko aukera izan genuen. |
Begiratokitik Bardea zuria edo Bardena Blanca deiturikoa ikus daiteke. |
San Adrian Markesaren jauregia |
katedrala
Kristauek hiria berriz konkistatu zutenean, musulmanek eraikitako meskita nagusiaren gainean eraiki zuten IX mendean.
Kristauek hiria berriz konkistatu zutenean, musulmanek eraikitako meskita nagusiaren gainean eraiki zuten IX mendean.
Tuterako katedrala barruko aldea. |
Judizioaren atea, katedralerako
sarrera nagusia da. Bertan irudikatzen dira ezkerretara zintzoak eta
eskubitara, berriz, bekatariak. Arkibolta bakoitzak egindako bekatuen berri
ematen digu, haien artean eta besteak beste, lizunkeri edo haragikeria eta
zikoizkeria.
katedralaren portada edo judizioaren atea |
katedral barruko lanpara; armiarma ederra. |
Tuterako museoaren fatxada |
Eguerdia zen ordurako eta Foru plaza pil-pilean topatu genuen. Bertan eseri
eta Aragoi taberna-jatetxean mokadu batzuk hartzea erabaki genuen.
Foru plaza |
1687 eta 1691 urteetan zehar
eraikia izan zen, hasieran, zezenketak bertan ospatzeko asmoz. Hori dela
eta, plaza honetako hainbat fatxadatan zezenketak irudikatzen dituzten
zeramikak agertzen dira.
Foru plazako kioskoa |
Aragoi tabernan lurreko hainbat pintxo hartu genituen eta baita
huevos rotos plater ospetsua.
Kafea hartu ondoren, Monreal dorrea ikustera eta handik zegoen Tuteraren gaineko ikusmiraz gozatzera joan ginen.
Parean Jesusen Biotzari egindako monumentua ikus zitekeen. |
Joan aurretik, Ebroaren bi ertzak lotzen dituen erdi aroko zubiari
klik egin genion.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina