2014/10/22

OJO DE GUAREÑA ETA MONTIJO MERINDADEAN ZEHAR


Ikusi mapa handiagoa

 
Bidaia prestatzeko informazioa: http://www.turismoburgos.org/
 
 
 
 
 
Udazkeneko asteburu eder honetan,  Burgoseko altxor txiki bat ezagutzera joan gara; Ojo de Guareña.
 

URRIAK 16, OSTIRALA

Gure etxea eta Quintañilla del Rebollar artean dauden 175km egin ditugu, astearen nekeaz  ezin libratuz. Afalordurako Ojo de Guareñako Interpretazio Zentroaren ondoan geunden aparkaturik, gaua pasatzeko prest.
 
 
Koordenadak: 43º 3' 21,78'' N
                          3º 37' 37,15'' W

 





URRIAK 17, LARUNBATA

Eguzki borobil eta distiratsu batek egun on zioen. hesiaren beste aldean zeuden egurrezko mahaietan gosaldu eta Interpretazio Zentrora sartu ginen oinarrizko  informazio bila.








Enbor erraldoi honek atentzioa eman zigun.





Parketxea garai bateko Quintanilla del Rebollar herriko eskola izan zen.
 

Ojo de Guareña Monumentu Naturala izendatutako gune karstikoa, 110km baino luzeegoak diren galeria eta barrunbeek osatua, gaur egun Europako kobazulo konplexurik handienetakoa da. Horretaz gain, gune arkeologiko garrantzitsua da eta lurrazpiko ingurune berezia dauka.





Bisita gidatua hartzea derrigorrezkoa zen. Moldatutako eta egokitutako pasarela batek  bisitagarriak diren 400mko galerietan zehar eraman gintuen. Bukaeran, kalera irten baino lehen, San Tirso eta San Bernabe baseliza ikusi ahal izan genuen.



Kobazulo-basetxera sartu baino lehen  kaskoa derrigorrez jantzi behar da.



San Bernabe eta San Tirsori dedikatuta dago baseliza.










Inguru haiek paseatzeko ezin hobeak dira.





Aparkalekutik 100 bat metrora,  Ojo de Guareñaren ibaia lur azpiko zulo batetik nola desagertzen den ikus ziteekeen. Udazkenean gaudenez eta eguraldi lehor samarra egin duenez, ez zen hainbeste nabaritzen. Haraino iristeko paseo labur eta atsegina egin genuen.

 
Bazkaldu ondoren, basakaranak bildu genituen. Hara non, bilatu gabe topatu genituen.



 
Espinosa de Los Monteros herritik eta Estacas mendateraino doan errepidean zehar honelako paisaiaz gozatu ahal izan genuen.

Etxe honen alboan erlauntzak ikus daitezke. Bitxia bezain arriskutsua iruditu zitzaigun.




Casas Pasiegas delakoak ikusi genituen bidean zehar.Etxe mota horien guztien sarrerak ekialdeari begira eraikiak ziren, hau da, eguzkia irteten den aldera.




Bailara honen edertasunak liluratu gintuen.




Azkar goaz, atzetik beste auto bat jarraika dugu eta; hala ere,  argazki kameraz perspektiba polita harrapatzen dugu furgonetaren leihotik.



Arratsaldea Espinosa de Los Monteros herrian eman genuen.



Baina nondik dator Los Monteros izena? Antxo Gartziak, Gaztelako kondeak, 1006. urtean sortutako instituzio batetik dator. Instituzio horretako kideek gauetan erregea zaintzen zuten. Ohitura hori 1931. urtera arte mantendu zen. 







Inguruetako merkataritza zentroa da Espinosa.




Egun horretan  bertan Las Machorras herritik pasatzereakoan fraking-aren aurkako kanpaldia ikusi geneun. Burgos osoa altxatu da praktika honi ezetz esateko.





kafea eta solasa


Chiloeches jauregia


kontu-kontari


 
Zentrotik 800metara dagoen autokarabana gunean igaro genuen gaua.

Koordenadak: N 43º 5' 8'' / W 3º 33' 27''
 


URRIAK 18, IGANDEA

Igandean, lehenengo geltokia Velascotarren gaztelua ikusteko izan zen.






.


Guztion beharrak errespetatuz


Gaztelua eta zubia,ikusmira ederra.


Jarraian, La Mea haitzartera abiatu ginen, Valdebodres herrira hain zuzen.

 


 

 

Bidean zehar horrelako irudi bitxiak ikusi genituen. Berde kolorea  nabarmentzen da bereziki. Ufo filmetan agertzen diren landa-markak ziruditen.




La mea Zintzurraren bukaeran urjauzi eder bat gordetzen da, eurite eta izotz-urtze garaietan behintzat.Udazken lehor honetan,ordea,  ezta tantarik ere.




 



300 m eskas ibili behar dira aparkalekutik urjauzira,  erortzen ikusi behar genuen lekuraino, baina denbora dexente pasa genuen joan-etorrian  Eneko edozein gauzari so geratzen Zelako.





Segidan, Butrera herrira abiatu ginen. Bidetik honelako jauregi ederrak atentzioa eman zigun eta argazki pare bat atera genion.






Butreran erromatar estiloko baseliza ezin ederra dago, eta bazkal- garaia zenez hantxe bazkadu genuen bake santuan.


Erromatar baseliza hura XII. mendekoa zen eta kanpoko horma zein leihoetan gargola eta  irudi eskultoriko ugari zituen .

Adam  eta Eva topatu genituen haien lotsak harri-zulo tarte honetan ezkutatzen.



Handik Torme herrira abiatu ginen. Gure ustez, herri horretako erromatar baseliza ez zen Butrerakoa bezain ederra. Halere, tarte bat eskaini genion gure ibilbidean.


 
Handik aurrera, Burgoseko 629 zenbakia duen errepidea hartu genuen Los Bocos mendatera  igotzeko eta handik Antuzanos aintzirak ikusi ahal izateko.
Aintzirak Gayangos eta Barcena de Pienza herrien artean aurkitzen dira.



Gure azken geltokia Bercedo zen . Han, San Miguel  erromatar baseliza ikusteko geratu ginen.




 
 
Burgoseko Merindadeetako beste zatitxo bat ezagutu eta gero, nekatu samarrak baina poz-pozik itzuli ginen etxera.

iruzkinik ez: