Ver mapa más grande
Bidaia prestatzeko informazioa: http://www.turismoburgos.org/
BUZTUAK 29, OSTIRALA
Abuztuaren azken asteburuan
egindako ihesaldia da. Hasieran Arcachon eta La Dune de Pilat ikusteko
Frantziarako bidea hartzeko asmoa genuen, baina mugan zeuden auto ilarak ikusita
Burgos aldera ihesalditxoa prestatu eta aurrera!
Koordenadak:
N 42º 45' 37'' / W 3º 17' 45”
*Informazio eta
turismo bulegora joan behar da gunea erabiltzeagatik ordaintzera : 6€/24h
ABUZTUAK 30, LARUNBATA
Geldiuneak egiten ditugu semeak atseden har dezan, baina baita
paisaiaz gozatzeko ere.
Garai horretan, kaleetan, bertakoak enkarguetan edo terrazetan gosaltzen topatzen ditugu.
Gora iristean San Vicente eliza, eta ondoko zelaigunean artisautza eta bertako produktuak erosteko aukera paregabea eskaintzen duen merkatua topatzen ditugu.
San Vicente eliza
Eguerdia iritsi eta mokadutxo bat hartzeko gogoa jarri zaigu. Kaña
batzuk eta bertako “torreznos” jan ditugu Fridas tabernako terrazan.
Furgonetara itzuli eta Frias herria agurtu dugu. Bertan geratu da guri begira eguzkilore ederrak eta guzti.
TOBERA
Jarraian eta geldiune labur batean Tobera herrira hurbildu gara
bertako urjauziak eta baseliza ikusteko.
Tobera herria
Harkaitzaren babesean eraikitako baseliza bitxi honek Erdiaroan
erromesen ostatu-etxearen funtzioa betetzen zuen. Bere oinetan aurkitzen den
zubi erromatarrak Molinar ibaiaren bi ertzak lotzen ditu.
Baselizaren albo batetik ateratzen den bibe zidor batetik behera jaisten, Toberas aldera, urjauzien begiratokiak daude. Abuztuan baina ez
dago asko ikusterik, ibaiaren emaria txikia delako.
Batzuk, hala ere, ederki aprobetxatzen dute oinak bustitzeko.
PEDROSA DE TOBALINA
Furgonetan
zeozer bazkaldu eta bero ginenez Pedrosa de Tobalinako ur jauzi eta putzu
naturala ezagutzera joan gara.
Jerea
ibaia, Ebro ibaiaren ibai-adarra, urjauzi eta putzu honen arrazoi nagusia da.
Neguan
urjauzi ederra osatzen du Jerea ibaiak, baina abuztuan bi urjauzi leun -leun isuritzen ikus dezakegu. Besterik ez.
Hala
ere, putzua bainu bat hartzeko ezin ederragoa da. Eta horixe egin dugu; furgonetatik
bainujantziak atera eta bainatu.
Lokatz-bainuak ere har daitezke...nahi izanez gero.
Handik atera eta herriko taberna batean kafe bat hartu dugu gure hurrengo jomuga
planifikatzen genuen bitartean.
Serafín
Villarán 1977. urtean Nela ibaren harri borobilduak erabiliz gaztelu hau
eraikitzen hasi zen . Eta harriz harri, harrien artean, bizia joan zitzaion.
Gaur egun, familiak jarraitzen du Serafinek hasitako amets honi hauspoa ematen.
Gaztelua
txakolindegi modura erabiltzen ziren kobazulo batzuren gainean eraikia omen zen
eta hortik izena: ‘Las Cuevas’
Barruara
sartzen gara. Bisita dohakoa da eta sarreran borondatea uzteko kutxatxo bat
jarrita dago. Eskaileretako heldulekua da atentzioa ematen duen lehenengo
gauza. Suge buru hori!
Handik
atera gara ‘Arte Bruto’ eredu baten aurrean gaudela pentsatuz, eta Frantzian
dagoen ‘Le Palais ideal’ de Ferdinand Cheval gogora ekarri digu.
Gazteluaren
beheko aldea taberna da eta bertako kartel batean irakurri dugu abuztuko
ostegunetan arkume pintxo-morunoak egiten dituztela, bada horretara ere
apuntatu gara!Dorretik ikusten den paisaia
Iluntzean
Puentedey herrira iritsi gara gaua pasatzera. Zuhaitz artean aparkatu eta lo.
ABUZTUAK 31, IGANDEA
Hiru astoak |
Berriz ere errepide nagusiraino jaitsi eta lekuari argazki pare bat egin dizkiogu.
ORBANEJA DEL CASTILLO
Gure
azken geltokia Orbaneja del Castillo da. Deigarriena bere urjauzia da. Herriaren
oinarrian ‘Cueva del agua’ deituriko kobazuloa zabaltzen da eta bertatik
amiltzen da ibaia urjauzi bat osatuz.
Bazkaldu
eta gero …etxera itzuli gara asteburu ederra pasa dugula pentsatuz, baina buruan darabilkigu berriro ere itzuliko garela.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina