IBILBIDEAREN DATUAK
- Bidaiariak : 2 heldu eta 3 hilabeteko ume bat.
- Furgoneta: Mercedes Vito- Marco Polo (Westfalia)
- Distantzia: 260 km (joan-etorria)
- Bidaiaren iraupena: larunbatetik astelehenera
- Aurrekontua:40 € erregaia.
- Ostatuak : Canping Angosto www.campingangosto.com
INFORMAZIO ITURRIAK
- Gatzagak eta bere museoa
- Varona dorretxea
- Arreo aintzira.
Bada horixe,
Arabak behin eta berriz harritzen gaitu.Bigarren aldia da etortzen garela, oraingo honetan Gaubea-Valdegobia zonaldera hurbildu gara. Kanping-a ere errepikatu dugu: camping de Angosto, dirudienez urte osoan irekita dago.
Gertuko furgoperfektoak :
- Sobrón
- Lalastra, Valderrejo Parke Naturalaren sarreran.
Esan dugun bezala oraingo honetan furgoperfektoak ez ditugu erabili, Villa Añanan kokatuta dagoen kanpinean ostatua hartu dugu Gatzagatik km gutxitara dagoelako. Hiruki formako haran bitxi honetan
XVI. mendeko gatzagak topatzen dira, gaur egun berreraikitzen lanetan ari dira berriz ere gatza ateratzeko asmotan.
Paisaia paregabea da, beste inon topatuko ez duzuna eta lekuaren gainbeherak sekulako xarma ematen dio inguruari...argazkiek dena kontatzen dute...
- Distantzia: 8’5km
- Aldea: 127m
- Denbora: 2h
Jarraian aurrean dugun bidea aspergarri samarra da Arreo aintziraino iritsi arte. Kontuz ibili behar da ibilbidearen seinaleei ongi jarraitzeko, gu nahasi ginen eta Villambrosa izeneko herrixka batean agertu ginen. Bertako bizilagun bati galdetu eta lakua 3km-tara zegoela adierazi zigun.
Villambrosako etxeak
Herrixka hartako iturri batetik ura hartzeko asmoa genuen baina esan zigutenez haran horretatik dabiltzan ur korronte guztiek gatza daramate.
Azkenean, aintzira iritsi ginen eta bertan mokadutxo bat jateko aprobetxatu genuen. Baina ipar Haizea zebilen eta eguzkitan egonda ere hotza egiten zuen.
Kafea eta biberoia hartzeko garaiz itzuli ginen. Palacio de los Ozpinas jatetxe-tabernan sartu ginen. Igandeetan 13€-ko menu goxoa zuela iruditu zitzaidan.
Itzultzerakoan haranaren gaineko bista ederrak.
Gaur egun (2014. urteko apirilan) paisaia aldetik sekulako balioa duela onartzen da eta Uneskoren "Hondare" izendapenaren zain daude.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina