Ikusi JAKA ETA INGURUAK mapa handiago batean
IBILBIDEAREN
DATUAK
-
Bidaiariak
: 2 heldu eta 3 urteko ume bat.
-
Furgoneta:
Mercedes Vito- Marco Polo (Westfalia)
-
Distantzia:
561km (joan-etorria)
-
Bidaiaren iraupena: larunbatetik astelehenera (abendua
- Aurrekontua: 77€ erregaia.
- Ostatuak
:
autokarabanentzako guneak- furgoperfektoak
INFORMAZIO
ITURRIAK
BIDAIAREN INTERESGUNEAK
-San Juan de la Peña Monasterioa
-Jaka herria.
-Loarre gaztelua
-Santa Cruz de la Serós herria
-Los Mallos de Riglos harkaitzak
-Gallegos ibaiaren zubi zaharra eta La Peña urtegiaren
zubia.
zubia.
(2014-01-04/ Larunbata)
San Juan de la Peña Monasterioa
Santa Cruz de la Serós herritik 7 km-tara
dago. Bere kokapena, izen bereko harkaitzpean, berezitasun handiko lekua dela
adierazten digu. Aragoi Erresumaren sorlekutzat hartzen da eta Done Jakue
bidearen ohiko geldiune izandakoa da.Eta
guzti hau gutxi balitz Saindu Grialarekiko lotura egotzi zaio.
Monastegi honen jatorria denboran galtzen dela
esan daiteke, baina X. mendetik aurrera honen berri jakina dugu, izan ere, mende
horretan, San Juan Bautistari eskainitako monastegi txiki bat sortu baitzen.
Bere barnean interes handiko guneak topa ditzakegu:
- Beheko solairuan konzilio gela topatzen dugu sartu eta berehala, eta handik antzinako erromatar aurreko eliza batera sartzen gara.
- Hemen freskoen pintura aztarnak ikus daitezke.
- Lehenengo solairuan, Jauntxoen hilobiak daude, bertan Aragoiko monarkia lurperatua izan zen hondasun ugariren truke.
- Goiko eliza ikus dezakegu gero eta perra arku batetik (mozarabea)pasa eta gero patio eder bateraino iritsiko gara.
- Bertan, klaustroa kapitel ederrez horniturik topatuko dugu.
Kapitel honetan adibidez, Genesis gaiari heltzen zaio. Bertan Adan agertzen zaigu bere lotsak estali nahian.
kapera gotikoa ere hortxe dago.
Guri gehien gustatu zitzaiguna, zalantzarik gabe, klaustroa izan zen eta, kritikoak izanda, esan behar dugu sarreraren prezioa, 7.50€ pertsonako, gehiegitxo iruditu zitzaigula.
Oso eguraldi txarra egiten zuen, haizea eta euria, Jaka aldera abiatzea erabaki genuen gaua pasatzera. Ciudadela ondoko aparkalekuan gaua eman genuen beste hainbat eta hainbat furgoneta eta autokarabana bezalaxe.
(2014-01-05/ Igandea)
Hurrengo goizean,Loarre gaztelua bisitatzera abiatu ginen, baina bideak ere merezi zuen paisaia ederrak ikusi genituelako.
Zubien ibilbidea - Ruta de los puentes
La Peña
urtegia gurutzatu genuen burdinezko
zubi sendo bat zeharkatuz.
Gallego ibaiaren arroari jarraituz Murillo de Gallego Zubi Zaharra ikusi genuen.
Murillo de Gallegoseko zubi zaharra.
Mallos de Riglos pasadan ikusi genituen, baina ez ginen hurbildu haraino.
Azkenean, Loarreraino iritsi ginen eta, hegi batean zaindari, gaztelua aurkitu genuen.
Gazteluko estanpa ederra zen benetan.
Kafetegi-dendan sarrerak erosi (3,50€), 150m inguru oinez egin eta gazteluko sarreraino iritsi ginen.
LOARRE GAZTELUA: Goi Aragoiko XI. mendeko gaztelua da. Antso Nagusiak (Antso III) gaztelu honen eraikitze lanak agindu zituen, beraz, hasieran Nafar Erresumak jabegoa zuen. Beranduago monastegia eraiki zen, eta azkenik,gaztelu-monastegia gotortu egin zuten harresiak eta dorreak eraikiz(S.XIII).
Gazteluko sarrera: erromatar estiloko atea da.
Santa Quiteria Kripta: lurperatzeko eta kulto egiteko erabilitako gelatxoa da.
San Pedro eliza: erromatar estiloko XI.mendeko errege-kapera da. Absidea da bertan nabarmentzen dena. Zutabez inguratuta dago eta hauen kapiteletan irudi fantastikoak eta bibliaren eskenak irudikatzen dira.
Hauek dira gaztelu barnetik elkar gurutzatzen diren bideak, eskailera, leiho eta arkuz beteta.
Gaztelu zaharraren sarrera, XI. mendekoa.
Erreginaren begiratokia: gaztelua 1070mko altueran dago kokatuta eta handik Huescako La Hoya lautadaren ikuspegi paregabea dago. Leiho eder horretatik kanpora begira antzinako errege-erreginak imagina ditzakegu.
Dorre albarrana, XI. mendekoa da eta zelatatzeko balio zuen.
Gaztelua ikaragarri gustatu zitzaigun eta XI. mendekoa izanda sendo mantentzen dela esan behar da. Denda-kafetegian menua ematen zuten bazkaltzeko, eta itxura ona zuen, baina, guk furgonetan genuen janaria ere eta ez genuen dirua parrastatu nahi, beraz, zerbait bazkaldu eta Jaca aldera itzuli ginen, berriz ere, ciudadela ondoko aparkalekuan gaua pasatzeko.
Bidetik eguzkiak kuku bat egin zigun eta Mallos de Riglos harkaitzen argazki ederrak atera genituen.
Eguna Jacako kaleetatik Errege kabalgata bat ikusten bukatu genuen. Umeengatik egiten ez dena!
(2014-01-06 Astelehena) Errege Eguna
Guk egun hau ez dugu ospatzen, gure etxera Olentzero etorri baitzen eta horrekin konforme gaude, beraz, goiz-goiz jaiki eta ciudadela ingurutik paseotxo bat eman dugu.
Ciudadela bere dorre eta guzti. |
Fosoetan orein taldea. |
Ciudadelako furgoperfektoaren argazkia.
Santa Cruz de La Seró: Han dago San Juan de la Peña monastegia, baina honetaz gain herri honi buelta ematea eta bertan dauden bi elizei erreparatzea merezi du.
Santa Maria Eliza, XI. mendekoa: guri kanpotik ikusita, ikaragarri eman eman digu atentzioa erromaniko estiloko leihoak marmolez estalita egoteak.
Gainera eliza honen sarrera ederra da. Argazkiak ez dio justizia egiten.Atxikitutako zutabeak eta frontoia ederrak dira.
Baina ederrena ziren kapitelak, beti bezala, ezinezko istorioak kontatzen zituztela.
San Caprasio eliza edo baseliza, XII. mendekoa.
Ondo-ondoan harrizko putzu bat zeukan.
Santa Cruz de la Seró honelako etxe xarmangarriz beteta zegoen. Erainkuntza hauek tximini erraldoie atxikita zeuden eta, egia esan, Hansel eta Grettel ipuinetako etxeak ziruditen.
Alde egin baino lehen, umeari parkean tarte bat eskaini genion. Gure bidaietan ere ezinbesteko geldiuneak izan ohi dira.
Etxerako bidea hartu dugu, bihar lanera joan behar dugu eta dena prestatzeko dago. Bidean furgoneta barruan bazkaltzeko gelditu gara eta hustutako herri honetatik gertu ginen. Pena handia sentitu dugu. Garai batean bizitzaz betetako harrizko etxe horiek orain ere ederrak iruditzen zitzaizkigun.
Paisaia honi begira bukatu dugu bidaia. Hau ezaguna zaigu, Yesako urtegia eta bere berde koloreko urak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina