2013/12/18

BORDEL- BORDEAUX


Ikusi Bordel eta Gironde mapa handiago batean



BORDEL ETA  GIRONDE

Pasa den asteburuan, abenduko asteburu luzea, aspaldi bisitatzeko gogoa genuen zonalde batera joan ginen. 3 egun eta erdiko irteera honek Bordel hiriko bisita eta Gironde alderditik ibilbide bat biltzen ditu.
Gironde alderdiak harritu egin gaitu. akitaniako lurraldean dago. Atlantiko itsasoa eta Garona eta Dordoña ibaiak itsasoratzen diren tarte horretan.Europako basorik handiena dauka, Landetako lurrekin batera. Europako lakurik handiena dauka (Le lac D'Hourtin) eta baita Europako dunarik altuena (Dune de Pilat).


Arcachon inguruko ostra haztegiek eta jatorrizko izendapena duen munduko mahastirik handiena izateak xarma berezia ematen diote alderdiari. 

Bordel hiria Munduko hondarea izendapena eman zion UNESCOk, eta ez da gutxirako. Bordel oso hiri monumentala da, plaza zabalak eta etorbide luzeez osatuta dago. Gauez, hiria argiztatzen dutenean xarma ikaragarria dauka.


 
 
IBILBIDEAREN DATUAK


- Bidaiariak : 2 heldu eta 3 urteko ume bat.

- Furgoneta: Mercedes Vito- Marco Polo (Westfalia)

- Distantzia: 754 km (joan-etorria)

- Bidaiaren iraupena: ostegunetik igandera arte (abendua)

- Aurrekontua: 102€ erregaia.

- Ostatuak : autokarabanentzako guneak.






 INFORMAZIO ITURRIAK



www.france-voyage.com

Escapades en camping car 2012 (Michelin argitaletxekoak)




BIDAIAREN INTERESGUNEAK


BORDEL- BORDEAUX

-La Place de la Bourse (jauregia, iturria)

- Explanade de Quinconces(Girondinoen monumentua, habeak eta Montaigne eta

Montesquie estatua erraldoiak)

- La Place de la Comedie (Opera Bordeaux eta antokia)

- Rue Sainte Catherine (merkatal gune nagusia)

- Porte de la Bourgogne

-Porte de Cailhau

- Place de Saint Pierre

- Bordeleko harrizko zubia eta argiak.

- Gabonetako merkatua eta Brokante feria.


GIRONDE

-Château Palmer

-Lamasque herrian  Château de Maucaillou

- Fort Medoc

-Château Lanessan (musée du cheval)

-Pointe de Grave (phare de Courdouan)

- Lac d`Hourtin

- Cap de Ferret (Itsasargia eta dune de Pilat)


OSTEGUNA



Ostegun gaua pasatzeko iritsi gara Le Teich herriraino, bertan lo egin dugu AC batean. Tren geltokiaren ondoan dago eta ez da oso leku diskretoa, baina lasai egon gara.

Aire du Teich
Rue de L' industrie (geltokiaren ondoan)
Aparkatzea dohan da.
Borna badago argindarra izateko (5€/2h)



OSTIRALA


 
BORDEL- BORDEAUX



Ostiral osoa Bordelen  pasa dugu. Iritsi eta arazoak hasi dira aparkatzeko. Apuntatuta daramagun helbidean: Parking allées de Chartres (Allée de Bristol z/g) ezinezkoa egin zaigu aparkatzea lepo zegoelako.

8 ordu bertan aparkatzeak 12€ balio du eta kanpoan aparkatzea bazegoen baina 2 orduetarako soilik.
Aparkaleku hau Quinconces plazaren ondoan dago. Oso aparkaleku zentrikoa da eta ez dago bat ere prestaturik, eta furgonetak aparkatzeko ongi badago ere autokarabanentzako ez da leku aproposa. Honela,  harrizko zubia gurutzatu eta ibaiaren beste aldean lortu dugu aparkatzea hurrengo helbidean:
Quai deschamps
N44.836662º    O 0.55572º

Bordelerako bisita hasi dugu harrizko zubia gurutzatuz .









Beste aldean La Porte de la Borgognek ongi etorria eman digu.





Paseatuz erakusleiho originalak dituzten denden aurrean geratu gara begira.











Cailhau ateraino iritsi gara, zoragarria. Ate honen atzekaldean plaza atsegin bat dago eta bertan dagoen Cailhau Brasserie-n geratu gara bazkaltzen.



Kalez- kale ibili gara eta galerietaraino iritsi gara. Zaharberritzeko prozesuan dira.
Ondoren, galerien ondoan dagoen delicatessen erakusleiho batean itsatsita geratu gara begira.

Paseatuz Bourse plazaraino iritsi gara.


Bordeleko plaza zabal eta etorbide amaigabeak ikaragarri gustatu zaizkigu. Eraikinak ...

 Opera eta Grand Teathre


Eta baterez ere honelako hotelak atentzioa eman digu.




Behin batengatik ez litzaiguke inportatuko furgo aparkatuta uztea eta honelako batean lo egitea.  


 
Quinconce plazaraino hurbildu gara brokante ferian kuxkuseatzera. Baina begiratzeko besterik ez, prezioak patrika handiko jendearentzako dira eta!





Ondoren Gabonetako merkaturaino hurbildu gara. Erotzeko modukoa!




Eneko, gure semea, karroussel batean montatzeko aprobetxatu dugu. 






Ondoren, Sainte Catherine merkatal kaletik paseatzera joan gara. Hiri guztietan topa ditzakegun dendak: Zara, Mango...  topa ditzakegu hemen. Baina baita Lafayette denda ospetsua ere.



Bordelerako bisitari bukaera ederra eman diogu furgonetarako bueltan iluntzen hasi zaigunean eta une-uneko argazki hau hartu dugunean.


 Bordel hiria iluntzean harrizko zubitik




Gaua pasatzera beste karabanentzako gunera hurbildu gara:

Aire de Macau
Chemin de Mahoura (suhiltzaileen ondoan)
Aparkatzea dohan.




LARUNBATA

La Gironde  alderdia bisitatzen hasi gara gaur. Bordeletik abiatuta Pointe de Grave aldera igotzen den errepidea hartu dugu. "Ardoen ibilbide mitikoa " izen horrekin ezaguna da ibilbide hau.  Bordel inguruko mahastiz betetako lurrak dira eta paisaiak Errioxa ardo ekoizpena egiten den lurraldearen parekoak dira. Mahastien jabegoa Château baten menpe egon ohi da, baina hauek ez dute  guk imaginatzen ditugun gazteluen antza.


ROUTE MYTHIQUE DES VINS








Margaux herritik pasa gara. Herri honetan mahasti ezberdinetako jabegoak eta ardo ekoizleak elkartzen dira eta nork bere ardandegi edo dendatxoa dauka ardoa dastatu eta erosi ahal izateko. Argazkiak atera eta Château Palmer  ikusteko geldiunea egin dugu.






Lamarque herriraino jarraitu dugu eta han  Château Maucaillou kanpotik ikusteko geratu gara. Arte museo bat ere badu, baina ez gara sartu eta  lorategietatik paseatu gara, eta argazki batzuk egin eta gero,  abiatu gara berriro. 


Bat, bi eta hiru! Honela erabaki dugu, gidatzen gindoazela, salmenta zuzeneko ardandegi hauetara sartu ala ez.


Medoc AOC dute inguru hauetako ardoek.

Erosketa egin eta gero Fort Medoc aldera gidatu dugu.  Harresi hau Vauban arkitekto ospetsuak eraiki zuen XVII. mendean, Girondeko ertzean, baina... "Txerriek ezkur amets" haraino iritsi eta itxita zegoen.
Alderdi hau utzi baino lehen ez dugu bisitatu gabe utzi nahi izan le Château de Lanessan. Baruan zaldi museoa gordetzen du, baina bere fatxada eta inguruak zoragarriak dira ere.




Pauillac herriraino jarraitu dugu, baina gure ustez ez du merezi. Bazkaltzeko txoko lasai eta diskreto batean geratu gara eta gero gure bidea jarraitu dugu Pointe de Grave aldera.





Eguneko argia agortzen ari da eta kolore bereziak ateratzen dira. Cordouan, frantziako itsasargirik zaharrena, kostatik km dexentetara dago eta ez da ia ikusten. Dirudienez, txalupak ateratzen dira paseoak eginez itsasargia gertutik ikusi nahi izanez gero.





 
Iluntzean route des Lacs hartuta Hourtin lakuraino iritsi gara eta berteako AC-n geratu gara lo egiteko.

Aire d’ Hourtin Port
7€ aparkatu eta argindarra.



IGANDEA


 Gauean berogailua piztuta izan dugu eta ez gara ohartu, baina kanpokaldean  sekulako izotza bota du. honelako tenperatura markatzen zuen termometroak goizeko 9ak aldera.



Goizeko argiek ispiluen antzera irudikatzen dute le lac D`Hourtin.



Paseo eder bat eman dugu lakuaren inguruak ezagutzeko. Inguruak oraindik izoztuta zeuden eta are izoztuago giroa. Kirol kai txiki bat dago tabernaz inguratuta, baina garai honetan, abenduan,  basamorturaren antzera topatu dugu.


 



Bidaia Cap Ferret aldera jarraitzen dugu, handik dune de Pilat ikaragarriaren ikusmira paregabea dago.





 Bertako itsas argia ederra da. Bisitatu daiteke, baina ez bazkalgaraian!




Arcachon herritik oso gertu gaude eta alderdi guzti honetan ostrak hazi egiten dira.



 Arratsaldean etxera iritsi gara eta etxera eraman dugu bidaia altxor hau. Ez dago bat ere gaizki!!





































































































































































































iruzkinik ez: