2013/02/11

ASTURIAS- BUFONES DE PRÍA


Ikusi ASTURIAS mapa handiago batean



IBILBIDEAREN DATUAK



Bidaiariak: 2 heldu eta 2 urteko ume bat.



Furgoneta: Mercedes Vito - Marco Polo( Westfalia)

 
Distantzia: 631 km (joan-etorria)
 
Bidaiaren iraupena: ostiraletik astelehena arte.


Aurrekontua: 88€ inguru erregaia + 150€ ostatua(3 gau), 


Ostatua: nekazal apartamentuak "La Canalina"


INFORMAZIO ITURRIAK


www.lacanalina.com

www.elcaprichodegaudi.com/

"Rutas por las costas de Asturias, Cantabria y Pais Vasco" Editorial El País Aguilar.



BIDAIAREN INTERESGUNEAK


Comillas: El Capricho de Gaudí

Llanes:

  • "Cubos de la memoria" (Agustín Ibarrola)
  • Indianoen etxeak.

Villahormes : Gulpiyuri barneko hondartza. (koordenadak: 43.44762, -4.88611)

Cangas de Onis:

  • Bertako produktuen merkatua.
  • "Erromatar" zubia.

Ribadesella:

  • La Cuevona
  • Tito Bustillo kobazuloak

Llames: Aguadamía hondartza (Bufones de Pría)

Villanueva: Cuevas del Mar hondartza



Ostirala


Asteburu honetan Euskal Herriko hainbat herritan inauteriak ospatzen dira eta zarata, iskanbila eta parranda giro horretatik ihesi Asturias aldera jo dugu.

Ostiral arratsaldean Astigarragatik atera eta Comillas herrian egin dugu lehenengo geldiunea "Los Caprichos de Gaudí" udako etxea ikusi ahal izateko.
Jauregiak ez dauka aparkalekurik baina furgoneta ondoan duen txoko batean aparkatu eta maldan gora abiatu gara sarrerak ordaintzera.

1883. urtean, Maximo Díaz de Quijanok, Ameriketan aberastutako indianoak, Gaudiri Udako etxea eraikitzeko eskatu zion.
Etxe honen garrantzia Gaudiren lehenengotako eraikinak izatean datza, eta beraz, arkitekto honen ibilbidearen estudiorako ezinbestekoa.




Karabista dreiluak keramikarekin nahasian erabiltzen ditu.









Forma kurbak eta zuzenak kontrajarrian


Bidriera koloretsuak eta Natura irudiz osatuak.


Gaua pasatzeko Villahormesera iristsi gara, "La Canalina" nekazal apartamentuetan.


Larunbata

Larunbat goizean Gulpiyuri barneko hondartza bisitatzera abiatu gara. Gure ostatua "La Canalina"  dagoen lekutik oso gertu dago eta berehala iristen gara.
Furgoneta aparkatu eta m batzuk oinez egin eta gero barneko hondartza zoragarri honaino iritsi gara.



Barneko hondartza txiki honek Monumentu Naturala izendapena dauka. Itsas labarraren gainbeheraren ondorioz, itsas gora denean,itsasoko ura eta hondarra  zulotik barruraka sartzen da, barneko hondartza sortuz.




Otsailan gaude eta ez dago inor hondartzan, baina zer gertatuko da udaran 25 m eskas neurtzen duen hondartzatxo hoazkaltnetan?



 Familia argazkia ateratzeko aprobetxatu dugu.
  

Bazkaltzeko gure ostatura itzuli eta umea siestan dagoen bitartean guk eguzki printzez gozatzeko aukera dugu.







Bazkaldu eta gero Llanes aldera joan gara, baina berehala iluntzen digu. kaiako "memoriaren Kuboak" Agustin Ibarrola Eukal artistaren artelana ikusi dugu paseatzean eta gero indiano etxeak ere pasadan.


Igandea

Igandea merkatu eguna izaten da herri askotan, eta horrexegatik goizean , Cangas de Onisera hurbildu gara.
Asmatu dugu, eta berehala topatu dugu arkupeetan asentatzen den herri azoka.









Giroa ezin hobea da. Hotza egiten du, baina jende asko dabil erosketak egiten.



Bertako txorizo, ogiek, baina batez ere gaztek leku garrantzitsua dute hemen: Afuega el Pitu,
 Cabrales ospetsua, edota queso de los Beyos delakoa topatu genituen beste askoren artean.



Babarrunak, "FABES", ere dotore eta lehenengo lerroan ageri dira.

Asko begiratu eta frogatu eta gero, nola ez, bertako ogia eta gazta erosi ditugu; Pitu mota bat hautatu dugu.

Azokatik atera eta Cangas de Onisek duen bigarrengo interesgunea ikustera abiatu gara. Erromatar zubia ikustera.

Hemen ikusten da zubi eder hau,  eta azpitik pasatzen den ibaia Sella da.
Erromatar zubia esaten bazaio ere, ez zen garai horretan eraiki, baina beste zubi zahar baten berreraikina izan liteke. Monumentu Historiko Artistiko izendapena dauka, eta bertan "El puentón", Zubitzar, izenez  ezagutzen dute. Bere arku nagusitik Victoriaren gurutzearen erreprodukzioa zintzilik dago.

Gure semeari izugarri gustatu zaio eta bertan geratu gara tarte baterako.
Bazkaltzeko Ribadesellara joan gara. Oso eguraldi txarra egiten du orain eta zaparrada batek harrapatu gaitu. Eskura dugun lehenengo sagardotegian sartu gara. Ez du Euskal sagardotegien antza, inondik ere.
Bazkaldu eta gero, Tito Bustilloren kobazuloa bisitatzea pentsatuta genuen, baina Enekok lo hartu du, eta orduan aprobetxatu dugu gure ibilbidearekin jarraitzeko. Mendian gora igotzen hasi gara eta urrutiko auzoetan sartu gara hango ikusmiraz gozatuz.









Errepidean gora eta behera gidatu eta gero guri interesatzen zitzaigun lekuraino iritsi gara: La Cuevona. Ribadesellatik 4´9 km-tara dago eta Cuevas del Agua herriraino iristeko zeharkatu behar dugun kobazulo naturala da.
errepideak kobazuloa zeharkatzen du tunel bat zeharkatuko balu bezala, eta zoragarria da Furgoneta barrutik ikustea kobazulo batetik paseatzen ari zarela.


Barruan ateratako argazkiak, zoritxarrez, nahi gabe ezabatu ditugu, eta geratzen zaigun bakarra gure furgo kobazuloaren atari-atarian dagoen hau da. 
Bi aldiz egin genuen zeharkaldia, ikuskizun natural honetaz gozatzeko.




Barrutik nolakoa den ikusi nahi izanez gero, hemen duzue.



Astelehena:

Goiza atsegina pasa dugu. hotza, baina atsegina eta Natura hutsean.
Otsailan gaude eta itsasaldi bizien garaian gaudela  aprobetxatuz Bufones de Pría ikustera hurbildu gara, Asturiaseko kostako ikuskizunik politena.
Guadamía ibaia itsasoratzen den lekuraino iritsi gara, izen bereko hondartzatik gertu(Guadamía hondartza)


Itsaslabarrek dituzten zirrikituetatik itsasoak, itsas gora dagoenean eta itsasaldi biziak(neguan)direnean, txistu eta ttu egiten du. Ziztu hotsak hainbat kilometroetatik entzun daitezke.



Zirrikitu handietara hurbiltzea arriskutsua da, eta beraz, tentuz ibilitzeko lekua da.




Hotza egiten du, haize ikaragarria dabil eta, tarteka-marteka, euri zaparradak botatzen ditu, baina gu alai.





Itas kolpe bakoitzeko itsasoak putz egiten du itasalabarren zuloetatik kanpora, argazkian ikusten den bezala.



3 km-ko itsas ibilbide batek Guadamía eta Cuevas de Mar hondartzak lotzen ditu. Haraino iristen gara Cuevas del Mar hondartzako itsaslabar herdoilduak ikustera.




 Eneko nekatuta eta haserre dago.


Bidean zehar Asturiaseko irudi ahaztezinak ateratzen ditugu.



Naturan zein gustura setitzen garen somatzen dugu eta bidai honi bukaera ematen diogu Comillaseko (Kantabria) hondartzari begira.





iruzkinik ez: