2013/10/22

BURGO DE OSMA ETA INGURUAK


Ikusi Izenbururik gabea mapa handiago batean


BISITAREN DATUAK:

Bidaiariak: 2 heldu eta 2 urteko ume bat.



Furgoneta: Mercedes Vito - Marco Polo( Westfalia)
Distantzia: 650km (joan-etorria)

Bidaiaren iraupena: ostiraletik igandera arte.

Aurrekontua: 50€ inguru (peage eta erregaia).50€ inguru erosketak, sarrerak, jatetxetako menua.

Gaua pasatzeko: Burgo de Osmako aparkalekua (gaua pasatzea onartzen da)
IRTEERA PRESTATZEKO INFORMAZIO ITURRIAK:
www.furgovw.org
BIDAIAREN INTERESGUNEAK:
Burgo de Osma herria: kale nagusia, La Asunción de Nuestra Señora katedral gotikoa, zubi erromatarra, Plaza nagusia eta udaletxea.
Lobos ibailaren arroila.
Ucero eta bere gaztelua.
Istoriaurreko Sabina baso.
Fuentona monunemtu naturala.
Calatañazor herria.
Ostirala:
 
Goiz erdian abiatu gara eta autobiako mahai batzuetan bazkaldu dugu.
 
Burgo de Osmara iritsi garenerako arratsaldeko 17ak ziren eta bertako kaleetatik paseatu gara giroaz gozatuz. Oso argiztapen ederra dute. Hori bai, Kale Nagusiko kale-argiak beranduegi pizten dira nire gusturako.





 Gaua pasatzeko herritik kanpo justu erromatar zubia gurutzatuz eta errepidearen beste aldean autobusentzako aparkaleku batean pasa dugu gaua, hainbat furgoneta eta autokarabanaz lagunduta.
Larunbata:
Gosaldu eta gero Lobos ibaiaren arroila ezagutzeko abiatzen gara. Bidean 3 aparkaleku daude. Lehenengoa parkeko etxearen alboan dago, errepidea gurutzatuz. Bigarrena, Jatetxe baten oinean, eta hirugarrenera iristeko kontrola pasa behar da eta turismo edo furgonetak 4€/ autokarabanek 7€ ordaindu behar dutelarik.
Lobos ibaiaren arrobiak 25km dauzka.
Azken aparkalekutik abiatuta ermitarako bideak 3km-ko luzeera dauka eta Zazpi begietako zubiraino (Puente de los 7 ojos)11km.
Enekorekin, gure 2 urteko semearekin, 3km-ko luzeera duen bidea egitea pentsatu dugu.


Lobos ibaiari darraikion bidea. 



Ermitaraino berehala iristsi gara paseotxo atsegin hori eginez. Harkaitzetako zuloetan, zelatan, putreak sumatzen ditugu, baina gaur ezta bat ere hegan.






Ermitaren ondoan kobazulo handi bat dago.

Bazkaldu eta gero Galiana begiratokira igo gara. Handik Uceroko gaztelua eta Lobos ibaiaren ibilbidearen ikuspegi paregabea dago.
 Lobos ibaiaren meandroak.
 Uceroko gaztelua begiratokitik ikusita.
begiratokian eserita kontu-kontari.

Itzultzerakoan Ucero herritik pasa gara berriro eta bere gaztelu xarmangarria berriro ere ikusteko parada izan dugu.


Arratsalde pasa egin dugu berriro Burgo de Osma, oraingoan ilundu aurretik. Bere kale Nagusitik paseatu gara eta etxeetako atariak sostengatzen dituzten habeei erreparatu diegu.



Batzuk antzinakoak, beste batzuk, berriz, berrituak.



La Asunción de Nuestra Señora katedralera sartu gara, baina barruak ez gaitu asetu. Klaustro gotikoa kristalez estalita dago eta bere sarma lapurtu diote. Barruak gordetzen dituzten museoak ere ez dira gure gustukoak ...azkenean esan dezakegu kanpokaldea ederragoa zela eta gainera sarrera ordaindu behar zen barrua bisitazeko.
Katedralaren atari gotikoa
Bertako odolkia, pasta eta magdalena batzuk erosi ditugu eta furgonetara itzuli gara xarma ikaragarria duen zubi erromatarretik  gurutzatuz errepidearen beste aldean dagoen aparkalekuraino.
Burgo de Osmako erromatar zubia.
Burgo de Osmako gaztelua


Igandea:
Gosaldu eta gero Burgo de Osma utzi eta Calatañazor aldera abiatu gara. Bertako sabinar ikustera heldu gara.

Zuhaitz mota hau, Juniperus thurifera, Aurreistoriako zuhaitz bat da. Oso eskasa da mundu osoan; Iberiar penintsulan, Frantziako hegoaldean eta Afrikako iparraldean besterik ez da aurkitzen, eta espezien honen basorik handienak Gaztelako lurretan topa daitezke.




Calatañazor aldean dagoen baso hontetan dauden zuhaitz batzuk 15 m-ko altuera baino gehiago dute eta 3 m-ko diametroa eta behi eta zaldi gorotzez ondutako lur sailean bizi dira.



Muriel de La Fuentera abiatu gara gero. "Ojo de la Fuentona" izeneko parajean Abion ibaiaren iturbura aurkitzen da, La Fuentona.



1998. urtean Monumentu Naturala izendatu zuten.Lurraren azpitik buzoek miatutako 2 galeria ezagutzen dira.


800m eskas ibili behar dira Fuentonaraino iristeko. Bidean, eskubitara doan bidea hartuta urjauziraino ere iristen da, baina gu ez ginen joan,  eurite garaia ez zelako eta urjauziaren emaria oso eskasa zelako.
Calatañazorrera iritsi ginen "Valle de la Sangre" izeneko harana zeharkatuz. Bertatik ere, Calatañazor herria ikusgarria da.

Calatañazorreko gaztelua
Calatañazor aldapan gora  joanda bisitatzen da.


 Kale Nagusiko Sabinar egurrez eginiko habeek sostengatzen dituzten etxe atariak behatzea gozamen ikaragarria da.



Ondoren plazatxo bateraino iristen gara non bertako rollo-a dago ikusgai eta baita palmera baten hostoen fosilak.


Ikusgarria da etxeetako tximinien forma konikoa.

Goraino iristen garenean gazteluaren aztarnak topatu ditugu eta bertatik dagoen ikuspegiaz gozatzeko parada egin dugu.

El Palomar Jatetxean bazkaldu dugu etxera itzuli baino lehen eta esan dezakegu, haien alde, oso leku gomendagarria dela. Papurrak, ontto pastela edota arkume txuletatxoak txingarretan mundialak dira.

El Palomar jatetxeko hormetako apaingarriak 





Argitaratu iruzkina