2012/10/15

SORIA BERDEA: LAGUNA NEGRA ETA INGURUAK


Ikusi SORIA BERDEA mapa handiago batean



BISITAREN DATUAK:
 
-Bidaiariak: 2 heldu eta urte eta erdiko umea.

-Furgoneta: Mercedes Vito - Marco Polo( Westfalia)




-Distantzia: 585 (joan-etorria

-Bidaiaren iraupena: ostiraletik igandera arte.

-Aurrekontua: 77€ erregaia eta 50€ (sarrerak, erosketak, eta jatetxe-tabernak)

-Gaua pasatzeko: Soriako San Juan de Duero Monastegi ondoko aparkalekua.


IRTEERA PRESTATZEKO INFORMAZIO ITURRIAK:
BIDAIAREN INTERESGUNEAK:

Soria hiriburua:

-Duero ibaiaren ertzeko pasealekuak.

-San Saturio baseliza.

-San juan de Duero monastegia.

Vinuesa.

Laguna Negra.

Castroviejo eta Serena kobazuloa.


Ostirala:

Astigarragatik (Gipuzkoa) Soria hiribururaino 2 ordu eta erdiko bidea dago gutxienez. Iluntzean iritsi gara eta San Juan de Duero monastegiaren ondo-ondoan dagoen aparkalekuan  utzi dugu furgoneta.









afaldu eta gaua pasa dugu hainbat karabana eta furgonetaz lagunduta aparkaleku horretan bertan.


Larunbata:

Hurrengo egunean jaiki eta gosaldu ondoren lehenengo gauza monastegia bisistatzea izan da. Larunbat eta igandeetan dohako sarrera dago.

San Juan de Duero Monastegia

XII-XIII. mendeko erromatar estiloko monastegia da.

Sartu eta berehala klaustro eder batekin topo egiten dugu. Klaustro honetan arkuak besterik ez dira zutik geratze, baina ederrak dira: Erdi-puntuko arkuak, ferra-arkuak eta arku zorrotzak nahasian topatzen dira bertan.


Eraikinaren barrualdean monastegiaren sorreraz eta bertako bizitzaz diharduen bideoa ikus daiteke, baina gehien gustatu zitzaiguna barruko kapitelek kontatzen zituzten istorioak dira.

Hiriburua utzi eta Vinuesa aldera abiatu gara.





Vinuesa

 


Bere  kaleetatik paseatu gara herri honetako bizitzari so.

Nuestra Señora del Pino elizara sartu gara. Dirudienez Sorian, Pinu ugari dagoenez, zuhaitz honen emenez María del Pino izena jartzen diote emakumezko askori eta horren eliza Vinuesan dago. XVI. mendeko eliza gotikoa da eta bere interesgunea  pinu-zuraz egindako erretabloa da (XVII.)

Ogia herriko denda batean erosi eta gero furgonetara itzuli gara bazkaltzera joateko, baina bidetik "Casa de los Ramos" behatzeko geratu gara.

La Laguna Negra-ra garaman bidean geratu gara bazkaltzeko, eta horretan ari ginela bisita izan dugu.
La Laguna Negra

Bazkaldu eta gero Laguna negrara igotzen den errepidetik gora egin dugu. Aparkatzeko sarrera ordaindu behar da, badakigu diru hori natur gunearen kontserbaziorako erabiliko dutela eta gustura ordaintzen dugu.
Egia esan lekua jendez beteta zegoen, eta  noski, baita autoz ere.

Paseotxo labur bat aldapan gora egin eta gero (2km gutxigorabehera) iritsi gara. zoragarria iruditu zaigu.
 



 Lagunaren inguruan zuhaitz koloretsuek udazkenaz jantzita zeuden.









Eguzkia joan zaigu bere edertasunari begira.

Gaua Sorialdeko bide galdu batean pasa dugu oraingo honetan.


Igandea:

Castroviejo

Eguraldiak okerrera egin du eta lainotuta eta euritsua esnatu zaigu eguna, horregatik, bisitatzea pentsatuta genituen herrixkak beste baterako utzi eta Castro Viejo aldera zuzenean abiatu gara.



Alderdi honetan Naturak moldeatutako harkaitzen aurrean aurkitzen gara. Forma bitxiak hartzen dituzten erraldoiak dira eta haien babesean gu nimiño sentitzen gara.








300m-tara asfaltatu gabeko bideari jarraituz, eskubitara ateratzen den bidexka bati segitzen diogu eta handik m gutxitara Cueva Serena topatzen da.



Kobazulo honen goikaldetik  urjauzi mehe bat erortzen da eta kobazuloaren sarreran bertan putzua egiten du.



Bere xarmaz eta lasaitasunez gozatu dugu apurtxo bat.


 



 leku magiko honetan bukatu dugu gure asteburuko irteera. Non baino hobeto?









        iruzkinik ez: